Es, @euskaltelebista eta @euskadi_irratia ko kazetari guztientzako oharra:
Emakumezkoei parte hartzea debekatzen dien alardea ez da alarde tradizionala, alarde baztertzailea da. Emakumezkoen parte hartzea bilatzen dugunok bezainbeste aldatu dute alardea.
Agua de coco elkarte lankidetzan aritu gara aurten ere LH4 eta DBH3ko ikasleekin proiektu bat aurrera eramanez. Madagaskarreko haurren hezkuntza eta hizkuntza errealitatea ezagutu ondoren, ikastolan bizkotxo salmenta bideratu dute gure ikasleen ekarpena bideratzeko.
Atzo abiatuta, badoa, ttipi ttapa, Korrika, gure herri eta hirietan barna. Gure ikasleen aldarria ere Euskal Herri osora hedatzen doa. Harro herri, eta harro zuetaz.
Herriz herri, ikastolaz ikastola... #HarroHerri#23KORRIKA#KORRIKA#azterketakeuskaraz
Iñigo Aritzatik oihu ozena entzun da: Igandean, denok Etxarrira Hotsein!!! Gora Ikastolak eta gora Nafarroa Oineza!!! @Nafarroa_Oinez @EHIkastolak@NafarIkastolak@ANDRAMARIIKASTO
Egoera salatzeko asmoz, ostiralean elkarretaratzea egingo dute, Nafarroako Gobernuaren aurrean, 11:30ean.
Musikariak Ikastetxeetan programa etetea erabaki du Nafarroako Gobernuak, inolako azalpenik eman gabe https://t.co/4AoWWPCw97 Honen bidez: @berria
Udaberrian euskararen erabileran eragiteko kanpaina bati ekin genion eta elkarrekin konpromisoak hartu genituen.
Udan ere konpromiso horiek aurrera eramaten jarriatuko dugu, eskolaz kanpoko eremuak euskararen arnasgune bilakatuz!
https://t.co/IaPQjVf6Ms
Azken asteak ekintzat jositakoak izaten ari dira.
DBH2koak Zirimola aisiladi taldearekin zarautzen surf egiten aritu ziren bitartean, DBH3koak Getari aldean ibili ziren. DBH4koak, aldiz, haien aukeraketarekin lotutako irteera desberdinak egin zituzten Donostian.
Emakumeek kirolean bizitako testingantzen inguruko saioak izan ditugu azken astean ikastolan.
LH5 eta 6ko ikasleek Nerea Ibinaga mailu jaurtitzailearen eskutik saio bat izan zuten eta, DBH1 eta DBH3koek, Naia Duran waterpolo jokalariarekin.
Gaur DBHko ikasleen azken eguna izan da. Elkarrekin jolasean aritu gara irri artean. DBH4koen agurra ere izan dugu tartean baina dantzan eta kantuan amaitu dugu goiza. Udaz gozatzeko unea iritsi da.
Asisko Urmeneta gurean izan da gaurkoan Euskal Kultura ikasgaian Nafarroako Historiaren inguruan DBHn egindako lanketari amaiera emanez: “pro libertate patria genu libera state”.
Hezitzaileen eta ikasleen arteko konfiantza landuz, Euskal Herria eta euskara erdigunean, guztiok nahi dugun gizarte mota eraikitzeko egitasmo
pedagogiko integrala da Pulumpa. Gaurkoan azken saioaz gozatu dute DBH 1ek; akelarrean ibili gara euskararekin sentimenduetan pulunpan.
Aurtengo #PiztuJakinmina topaketak Altsasun antolatu ditu EHIk.
Goizean, gure ikastolan "Elkarrekintzatik ulermen sakonera" egiten ari garen bidea partekatu dugu gainontzeko ikastolekin.
Zeinen aberasgarria den #kolaborantza; elkarrekin hausnartu eta elkarrekin aritu.
Euskal Herri osoko 10 ikastoletako 400 ikasle izan dira atzo eta gaur Bardeetan.
Bertan, euskaraz kirolaz gozatzeko eta elkar ezagutzeko aukera aparta izan dute.
Euskal Herria, bai, ikastoletan argi dugu zein den gure esparrua, zein den gure herria... gure ikasleek ere argi dute, beste lurralde batzuetako ikasleekin elkarreragiten dute. ekintza ederra, zorionak @ANDRAMARIIKASTO... zuetaz harro!