BERRIA Taldeko langile batzordeak elkartasuna adierazi die Korrikako mezua idatzi zuten gazteei. Kezka eta ezinegona agertu du gazteen kontra esan direnengatik, eta babesa agertu die, bereziki Xalbat Alzugarai eta Leire Casamajou lankideei eta Oihana… https://t.co/0IuccYLYtT
Euskal Herria euskara(z) da.
Bada hizkuntza bat. Bada herri bat. Euskaraz bizi nahi duena. Euskara bizitu nahi duena. Tipi-tapa, tipi-tapa. Eta, zenbaitetan, korrika. Frogatu du urteetan, eta berretsiko du datozen 11 egunetan eta hamar gauetan: 24.… https://t.co/mtjTvotkD7
❤️🔥Badator Bigarren Euskaltzale Independentiston Topaketa!
Apirilaren 24 eta 25ean Azpeitian elkartuko gara eta bertan izango dugu hausnartu, iritziak partekatu, ondo pasatu eta saretzeko aukera.
Guk dena prest, eta zuk euskaltzale?
https://t.co/pp0AQWKZp8
Mugimendu feministak «beste mundu bat» aldarrikatuko du martxoaren 8an. Emakumeen nazioarteko egunean «feminismotik langile klasearen alde» mobilizatuko da Euskal Herriko Mugimendu Feminista. Antirrazismorik eta transfeminismorik gabeko mundurik nahi ez… https://t.co/NFtftU0iNf
Eraso matxista bat egitea egozten dioten Irungo alarde baztertzaileko buruetako bat babesteko elkarretaratze bat egin dute. Alarde baztertzaileko batzordeak zigorra jarri dio gizonari, hutsegite larria egin duela eta. https://t.co/FqAT0NDF8n
🗣 Elene Lopetegi eta Iñi Etxezarreta. Euskal transfeminismoaren ezaugarriak eta proposamen politikoak azaldu dituzte liburu batean. Argi utzi dute feminismoa eta transfeminismoa ez daudela talkan, eta biek dutela xede gizarte egiturak eta harremanak… https://t.co/7K42jZyuza
Noiz eta nondik igaroko da 24. Korrika?. AEK-k jakinarazi du 24. Korrikaren ibilbidea: 2.175 kilometro eta 3.436 lekuko hartze inguru izango ditu. Kilometroak otsailaren 1etik aurrera erreserbatu ahal izango dira. https://t.co/W3HtICi1p1
🗣 Irati Urdalleta Lete. Bihar aurkeztuko dute ‘Euskaldunak: etxean arrotz’ dokumentala, Soreasu antzokian. Azpeitiko Zaparraie euskara taldeak ondu du, Kulturaz Kultur Kooperatibaren laguntzarekin, eta Irati Urdalletaren gidoia oinarri hartuta. https://t.co/qyIqWIgaCv
🎧 Geroz eta esplizituagoa da transfobia Euskal Herrian ere. Mugimendu transfeministaren hausnarketak jaso zituen Isabel Jaurena BERRIAko gizarte gaietako koordinatzaileak, eta 'Berriketan' saio honetan mamitu ditu.
https://t.co/YHtmhBb1oY
🗣 . Transfeminismoak Euskal Herrian bidea egin badu ere, transfobia arras presente dago oraindik. Mugimendu feministako kideen irudiko, eskubideen kontra egiten duten iritziek ezin dute lekurik izan; are, diskurtso horien kontra egitea ezinbertzekoa zaie. https://t.co/LhEOIyxJH1
Orioko emakume arraunlariek salatu dute zuzendaritzak «mespretxatu eta gutxietsi» egin dituela, ohar batean jakinarazi dutenez. Udalak esan du jazotakoa ikertu eta dagozkion neurriak hartuko dituela.
https://t.co/8lR40UmPh5
Milaka lagunek lantokietatik kalera eraman dute Palestinaren aldeko protesta. Sindikatu nagusiek deituta, mobilizazio jendetsuak egin dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Elkartasun ariketa «erraldoia» izan dela nabarmendu dute. Lanuzteen eragina… https://t.co/ZX0YfhmfSG
🇵🇸 BERRIAk bat egingo du Palestinaren aldeko lanuzteekin, eta, horiek iraun bitartean, haien berri baino ez du emango webgunean. Bitartean, zuzeneko kontakizuna hasi dugu 👇🏾
https://t.co/S5viDXn3dK