Agur Galindo, zentsurarena
agur Galindo, torturarena
Agur Galindo, gatito lindo
berdeetan berdeena
Gaur Pepe Reiren izena
euskal preso guztiena
euskal nortasunarena
Belodromoan presente eta
bizirik dago den-dena
Galindo joan zen, gu hemen gaude
Gurea da garaipena
@maia_jon
Zure balioa benetakoa da
faltsifikaezina, ez beraiena bezala
Bihotz zabala, gordeta dugun bala
ez da makala, zauritzeko banka mundiala
"Lucio", Betagarri
#LucioUrtubia
Aberriaren mugak, euskararenak
gure baitan daude gehienak
Euskara zabalduaz lau haizeetara
zabalago egiten gara
"Aberriaren mugak", Txomin Artola
#AberriEguna#AberriEguna2020
Gorbata mugimendu
aberats poseak
Miseria sortzen du
botere goseak
Sortu dugun pozoia
datorkigu bueltan
Ez da kabitzen lohia
alfonbra azpietan
"Zaborrezko munstroa", @ZaldibarArgitu
https://t.co/p05hMGZlDK
Hau da ene etxea, hau da ene aulkia
hau da ene ohea, ene ondasun guztia
Bakardade eta isiltasun
ene jabego bakarra
"Hau da ene ondasun guztia", @deabruak1973
Ez da inposatzen: gehiengoa da
ez da kutsatzen: garapena da
Berba eta irudia: kontrola
hau da mende berria mundu zahar batean
"Berba eta irudia", @berritxarrak#ZaldibarArgitu
https://t.co/oaVgQPUDC9
Gosea preso dago
ta presoak gose
Heste hustuen uztak
joko al du luze?
Burni hotza aterpe
barne hatsa haize
Baina urak mantentzen du
esperantza heze
"Bota bexamela", Alaitz eta Maider
https://t.co/28f42YTzGl
#OrainPresoak#U11Baiona#U11Bilbo
Marrazkiak bidali
genitun aurrena
Ea pixkat argitzen
zitzaion barrena
Ez det nere gain hartzen
Mayaren herrena
Zuk begira jendeak
ze poz dakarrena
Haurren irriparra da
mendeku ederrena
Oihana Iguaran
#Anaitasuna#ZentsuraPutzura
Hainbeste txunba-txunba
ta hainbeste zarata!
Popatik bakalaua!
Gora txalaparta!
"BPD (bakalauak pirrilera dakar)", Oliba Gorriak
https://t.co/hHNuNYktS1
Konkista degu bertute
ta bizirautean truke
Hau konkistatu behar degunik
ez al dezu uste?
Nik hala egingo nuke
eta hobe dezu zuk e
Ze gainontzean eurek bakarrik
suntsituko dute
@baccata_taxus#GBTX19
Askotan hala esaten dute:
ea noiz zentratzen haizen
Ta gauza gutxik naute "zentratu"
hitzak adina gogaitzen
Zentratzea da bukatu nahia
alokairu bat ordaintzen
Galdera asko egin gabe eta
hiru ume txiki zaintzen
Beรฑat Gaztelumendi #GBTX19