APIRILEKO KULTUR ETA EKITALDI AGENDA!
Ekitaldi eta kultur agenda bateratu bat sortu dugu, herriko ekitaldi guztiak biltzen dituena, inork ezer galdu ez dezan!
Hemen duzu egitarau osoa ikusgai!!
Bete ditzagun plazak!
#LeitzaHerriBizia#EkitaldiKulturAgenda#LeitzaKultura
proiektua idatzi, obraren lizitazioa egin, eta obraren lehen fasea exekutatzeko lanak.
Urteetan landutako proiektua, beraz, gauzatzen hasiko da.
Denok egiten dugu Leitza!
Nafarroako Parlamentuak, 2026. urteko aurrekontuetan, 350.000€-ko partida onartu du Leitzako liburutegi berriko 1. fasea egiteko.
Aspaldiko asmoa da gaur egungo liburutegia Oialde izan zen espaziora eramatea.
Guraso Kristauen Biltzarrak espazio hori utzi baitzion Leitzako Udalari eta herriari, bertan liburutegi berria kokatzeko.
Hainbat kudeaketaren ondoren, dirulaguntza hori lortu da lehendabiziko fase hori egiteko, eta aurten abiatuko da liburutegia lekuz aldatzeko prozesua:
Xaloa Telebistak pestetan egindako grabaketen ekoizpenak ikusgai:
LA JODEDERA taldearen kontzertua
TXUPINAZIOA
EZPATADANTZA
INCANSABLES TXARANGA
AURRERA DANTZA TALDEAREN emanaldia
https://t.co/z18i1GPOSN
ABUZTUAK 11
TIBURTZIO DONEAREN EGUNA
Atzokoa ere giro ezinhobean joan zen. Besteak beste, hamaiketakoa, ezpatadantza, Neguko Izarrak Jazz kontzertua, herri kirolak, Puro Relajo taldearen kontzertua...izan genituen.
❗OHAR GARRANTZITSUA
Pestetan kale nagusian postuak jarriko direnez, eta hau itxita egonen denez, bertatik kotxeak kentzea eskatzen da, abuztuaren 10a baino lehen.
Barzkatu eragozpenak
Iaz Gorriztaran auzoan gertatutako erortzak egindako kaltea konpontzeko lanak egin ditu Leitzako Udalak. Bidea zartatua eta egoera arriskutsuan gelditu zen. Hori moldatzeko Udalak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza lortu zuen, eta Sasoi Eraikuntzak enpresak egin du lana.
Leitzak ere bat egin du UEMAko deialdirekin eta Espainiako Auzitegi Gorenak euskararen aurka ebatzitako sententzia salatzeko eta euskararentzat justizia eskatzeko, elkarretaratzea egin du herriko plazan.
Leitza #euskararekinbat
Argi mozketa – Uztailaren 6an, 9:00etatik 13:00etara
Ibedrola enpresak jakinarazi digu argindar hornidura etengo duela hobekuntza lan batzuk egiteko, eta etenaldiaren iraupena txikitzeko sorgailu bat erabiliko dute. Hala ere, unean uneko etendura laburrak egon daitezke.
Errepidea Inguruartearekin eta arrain-haztegiarekin lotzen dituen bidea asfaltatzeko lanak egin ditu Leitzako Udalak.
Bidea arriskutsua bihurtzen zen euria, izotza eta elurrarekin. Hori moldatzeko Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza lortu zen
#DenokEgitenDuguLeitza
📽️ZINEA HERRI ARETOAN Apirilak 5/6 asteburuan:
➡️17:00etan BASATIAK filma proeiktatuko da
📆19:30ean berriz, Oscarretan 8 izendapen izan dituen UN COMPLETO DESCONOCIDO filma proiektatuko da
🎟️Sarrerak dagoeneko eskuragarri: https://t.co/bxrW6gkpzL web gunean
Aurtengo kross eguneko programazioa
- Food truck bat izanen dugu krossa eta gero indarberritzeko.
- Aurrerako taberna irekita egonen da eta bertan iluntzean DJ Oixani izanen dugu
Eguna ongi borobilduta gelditu da, ez duzue uste? Prest zaudete? 👏🏼
🎭ANTZERKIA HERRI ARETOAN
Igande honetan, urtarrilaren 12an, 18:00etan ARRAINAK BIHOTZEAN antzezlana izanen dugu Mar-Mar teatro-ren eskutik, publiko guztientzat
🎟️Sarrerak eta informazio gehiago https://t.co/bxrW6gkpzL webgunean.
❗PEDIATRA LEITZAN
Osasunbideatik jakinarazi digutenez, pediatra euskalduna izango dugu bihartik aurrera Leitzan.
➡️Astelehenetik ostiralera lanaldi osoan egonen da
#DenokEgitenDuguLeitza
TALO EGUNA ETA MENDIALDEKO AZOKA IBILTARIA
Igande honetan, Irailak 8, badugu zer ikusi eta zer dastatu Leitzan.
Alde batetik, Talo eguna izanen da, eta bestetik, Mendialdeko azoka ibiltaria.
🎤Eguna borobiltzeko, 20:00etan ANARI-ren kontzertua izanen dugu
BEROALDIA DELA-ETA, KONTUAN HARTZEKOAK
Datozen egunotan, eta bereziki abuztuaren 11n, igandean, ikaragarrizko beroa eginen duela dio eguraldiaren iragarpenak. 38 graduko tenperatura izan dezakegu Leitzan, hain zuzen ere.
Pestak direla-eta, plazan eta kalean programako hainbat ekintza eginen dira. Kontuan izan, beraz, tenperatura oso altuak izanen ditugula eta geure burua zaintzeko neurriak hartu behar ditugula: ura edan, burua estali, eta bero handiarekin lagungarri izan litezkeen bestelakoak.