Gure elkartasun eta babes osoa helarazten diegu Ipar Euskal Herriko ikasleei, bereziki hezkuntza euskaldunaren eta ikasle langileen interesen alde borrokan ari diren Etxepare lizeoko ikasleei.
Ipar Euskal Herriko ikasleok, zuen borroka Euskal Herri Langile osoarena da!
IKASI, BORROKA ETA BIZI EUSKARAREKIN!
Euskara ez da soilik hizkuntza edo ondare kulturala, Euskal Herri langilearen askapen prozesuaren tresnarik handiena da. Horregatik, kurtsoari hasiera emateko ASTINDU dinamikak euskaren inguruko hitzaldiak antolatuko ditu. Adi egon sareetara!
EUSKARAREN AURKAKO ERASORIK EZ!
Euskara defendatzea ez da soilik hizkuntza bat babestea. Euskal Herriak bere hizkuntza sistema propioa eraikitzeko duen eskubidea eta beharra defendatzea da.
Unibertsitatea ez da espazio neutroa nazio ikuspegitik ere, Euskal Herriak pairatzen duen nazio zapalkuntza normalizatzeko eta birpruduzitzeko tresna nagusienetakoa da.
Unibertsitateak ez dira ikasleok ezagutzak eskuratzeko gune neutralak, bertan etorkizuneko langileak izateko prestatzen gaituzte. Horrela, unibertsitatea lan-merkatuaren beharretara egokituta dago.
Konstituzioak blindatzen ditu Euskal Herriaren asimilazioa eta hezkuntzaren gaineko kontrol zentralista. Zapalkuntza sozial eta nazionala gainditzeko, ikasle eta langile borrokaren eskutik etorriko den estatu zapaltzaileekiko apurketa da bide bakarra.
A6 19:00etan, Durangora!
Konstituzioan jasotzen dira Euskal Herri Langilearen zapalkuntza nazionala eta soziala ahalbidetzen duten baldintzak. Halaber, Madrilen zehazten dira hezkuntzako curriculumaren nondik norakoak eta honen gaineko kontrola.
Abenduaren 6an 19:00etan denok durangora!
Ostegun honetan, urriak 30, Vito Quiles Euskal Herrira dator faxismoa gorestera. 17:30ean Opusen unibertsitateko Komunikazio fakultate aurrean mobilizatuko gara.
Faxismoaren aurrean kaleak hartu!
Faxismoari aurre egin, Euskal Herri Langilea batu!
ASTINDU-ren kurtso hasierako aurkezpenak!
2025/2026 kurtsoari hasiera emateko, ASTINDUko kideek dinamikaren berri emateko aurkezpenak antolatu dituzte. Adi egon deialdietara!
Hezkuntza sistema kapitalistaren aurrean ikasle antolatu!
π Irailak 24
π02 gelan
β°11:40etan
Atzo eta gaur NUPeko segurtasun pribatuak @Nup_Astindu -ko kideak grabatu eta mehatxatu ditu propaganda politikoa jartzeagatik.
Unibertsitateetan ikasleek militantzia politikoagatik pairatu behar duten jazarpenaren erakusle garbia dugu honako hau.
INDAR ERREPRESIBOAK SUNTSITU!
SELEKTIBITATEAREN INPOSIZIOA ASTINDU!
Selektibitatea ez da azterketa hutsa, Euskal Herriko ikasleon zapalkuntza eta bazterketa erreproduzitzeko tresna eraginkorra baizik.