🌹Gaur Errekalden elkartu gara frankismoaren oinordekoek eraildako Santi eta Josu gogoratu eta Euskal Herria askatasuneraino eramateko gure konpromisoan berresteko. Ez dugu etsiko Santi eta Josuren ametsak egi bihurtu arte!
✨Atzo, gaur eta bihar
Euskal Herria #AskatzeraLotuak!
Militantzia behar da bere izerdi eta neke. Dena egin dugu, baina dena dago egiteke. Gaur fikzio bat da, baina egia izan daiteke.
Euskal Herria dugu irabazteko✊🏼💫
Gora herria!
📢 BIHAR mobilizazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan Venezuelar herriaren alde. Kaleak har ditzagun!
BILBON
🗓️Urtarrilak 4
🕧12:30
📍Venezuelar Kontsulatua
(Plaza Venezuela)
Eraso inperialistarik ez.
VENEZUELAK BURUJABETZA!🇻🇪
Irmoki gaitzesten dugu Estatu Batuek Venezuelaren aurka egindako eraso inperialista.
Herrien subiranotasuna, errespetua eta autodeterminazioa ez dira negoziagarriak.
Gure elkartasuna bakearen, justiziaren eta herrien askatasunaren alde egongo da beti.
https://t.co/rMR1sO4TRG
Gora Euskal Herria askatuta!
Hainbat hileren ostean, ehundaka gaztek Bilboko kaleak hartu ditugu eta independentziaren aldarriz bete ditugu.
Ekinez lortuko dugu!✊🏻
Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratu ostean, irakaspenak probesteko eta eskualdearen beharrei erantzuteko eskatu du @PelloOtxandiano|k.
«Behingoz zentzu komuna nagusitu da. Okurrentzia bat zen, eta denbora asko galdu da. Bukatu da gobernantza bertikalaren garaia».
✊Miseria ala borroka, hori da markoa. Guk borrokaren bidea aukeratu dugu.
✅Gutxieneko soldata hemen erabakitzeko
✅Pobrezia murrizteko
✅Soldatak hobetzeko
✅Burujabetzan sakontzeko
✅Aberastasuna modu justuan banatzeko
📢Martxoaren 17an euskal langileok grebara, kalera!
Milaka ikaslek kaleak hartu ditugu hezkuntza euskaldun baten alde.
Ikasgelak hustu eta Hego Euskal Herriko hiriburuak bete ditugu beste behin.
Borrokan jarraituko dugu Euskal Herri osoan, hezkuntza sistema euskaldun propio bat izan arte.
Euskal Herria bidegurutze batean dago. Garaiak ardura eta borroka eskatzen du.
Gazte independentistok prest gaude gure herriaren eta gure herriko gazteriaren alde konprometitzeko!
Gora Euskal Herria askatuta!
Gora Euskal gazteria!
Gora Ernai!
Bide horretan, hainbat hedabide eta alderdi politikok kriminalizazio saiakera baterako operazioa jarri dute martxan.
Bihar, honen gaineko irakurketa egiteko prentsaurrekoa egingo dugu 12.00etan Deustuko San Pedro plazako frontoian, Bilbon.
❌Ez gara espainolak. Ospatzeko ezer ez.
Duela 50 urte hil zen Franco. Franco bai, baina frankismoa ez, eta horren katebegi bat gehiago da 78ko erregimena. Gure erabakitzeko eskubidea aitortu gabe jarraitzen du Espainiak, 78ko erregimenean eta konstituzioan aterpetuta.
Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, jai egunaz aparte aldarrikapen egun bilakatu nahi izan dugu gaur.🗓️
Ozen adierazi dugu euskaldun gehien bizi den hirian, ezinezkoa dela euskaraz bizitzea, eta, horretarako, martxan den erdalduntze makina eraitsiko dugula.🔌
«Erdalduntze makina» eraisteko «erabaki politiko ausartak» eskatu dituzte Bilbon. @gukabilbon mugimenduak manifestazioa egin du, Euskararen Eguna «borroka egun» bilakatzeko, «euskaldunontzat ez baita jai egunik borrokarik gabe etorriko denik». https://t.co/LhfEzzeFCQ
Bilbon euskaraz bizitzea etengabe galarazten digun erdalduntze makina geldiaraztera goaz.
Abenduaren 3a aldarrikapen egun bihur dezagun, bilboko euskaltzale danok @gukabilbon|en mobilizaziora.
🗓️ Abenduak 3
🕖 19.00
📍Plaza Eliptikotik
Gora Euskal Herria euskalduna!