🟠 ZAINTZAK NEURTU, NEURRIAK HARTZEKO
Zaintza lanen inguruko esperimentu soziala egin genuen joan den irailean @EmakumeonEtxea eta @Malenetxea1-rekin batera. Hemen duzue emaitza.
Ikusi bideoa eta zabaldu: https://t.co/HSa6I1ejZY
1993an hil zen Xabier Kalparsoro etakidea, Bilboko polizia etxe batean. Bertsio ofizialak dio leihotik salto egin zuela, baina gertakariaren kontakizun propioa osatu dute Zumaiako Hegia memoria elkarteak egindako webgune batean. @berria
https://t.co/fvY61SONO4
"Oraindik argitu gabe dauden gertaeren inguruko azalpenak" bildu dituzte webgunean. "Egia ofizialaren faltan", gertatutakoa herritarren esku utzi nahi du webgunea argitara eman duen Hegiak memoria elkarteak https://t.co/2NJYpimNYr #zumaia
Dozenaka gazte elkartu ginen joan den ostiralean EH Bilduren aldeko botoa eskatzeko.
Mundua ez da botoa emanda bakarrik aldatzen, baina botoa ematea ere beharrezkoa da. Igandean ez gelditu etxean: bozkatu EH Bildu!
#ZurekinGehiago#EgingoDugu#GazteokEHBildu#Zumaia
🤝 GERTUTIK GERTURA: AITOR MANTEROLA
Euskal Filologoa da @AitorManterola, eta kazetaritzan aritu da azken urteotan. Futbol entrenatzailea ere bada. Kirolak, euskara eta hezkuntza izango dira bere ardurak.
#Zumaia#GertutikGertura#ZurekinGehiago#IzanEtaEgin
Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du santelmoetan gertatutako eraso matxisten aurka, eta bat egiten du gaur arratsaldean egingo den elkarretaratzearekin.
Irakurri oharra osorik: https://t.co/WX4spjlZrM
#Zumaia
🟣 Santelmoetan Gune Morea egongo da Saregile plazan, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko. Parranda egun guztietan egongo da martxan, 23:00etatik 03:00etara.
Informazio gehiago: https://t.co/UzZBJr5gym
#Zumaia#BizitzekoDa
Ostiral arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan elkartuko gara, hauteskunde programa landu eta lan-taldea aurkezteko.
Gehiago izan nahi dugu.
Zurekin, gehiago egingo dugu.
#Zumaia#ZurekinGehiago
Martxan dago Udal Etxebizitza Bulegoa.
Honakoak dira zeregin nagusiak:
1⃣ Herritarrei arreta pertsonalizatua ematea
2⃣ Hutsik dauden etxebizitzak alokairura bideratzeko lana
3⃣ Babes publikoko etxebizitza promozioen kudeaketa
Info+: https://t.co/fCdCxbetgu
#Zumaia#BizitzekoDa
Datozen urtetarako etxebizitza promozioak adostu dituzte Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, Puntanueta eta Aita Marirako.
🏘️315 etxebizitza, alokairukoak eta salmentakoak, gehienak babestuak
⚽️Futbol zelai berriak
🅿️Aparkaleku publikoa
https://t.co/wbwtjrQkJq
#Zumaia#BizitzekoDa
Hauteskunde programa prestatzen ari gara, eta zurekin osatu nahi dugu.
📋 Bete galdetegia webgunean: https://t.co/3PzdfCl6F7
Gehiago izan nahi dugu. Zurekin, gehiago egingo dugu.
#Zumaia#ZurekinGehiago
EUSKARA IKASTAROA ZAINTZAILEENTZAT:
🗨️ Ikastaroaren helburua da oinarrizko ulermena lantzea eta esaldi erabilienak ikastea, zaindutako pertsonekin gertuko harremanak lantzeko.
Informazio gehiago: https://t.co/tBq7S5glC6
#Zumaia#BizitzekoDa
Ikerketan urrats bat aurrera egin eta aldaketari beldurrik izan ez dion GKN Driveline enpresa, etorizuneko kultur topagunea izango den egungo konbentua eta legealdi honetan irekitako emakumeen etxea ezagutu ditugu.
Zumaia ere gauzak egiteko gure moduaren adibide da.
#ABANTE
Legealdiaren balantze positiboa egin du Udal Gobernuak.
Gobernu Planean jasotako 98 proiektu eta ekintzetatik 59 daude bukatuta, eta beste 13 bukatzear. Aurreikusi gabeko bestelako ekimenak ere egin dira urteotan.
Info+: https://t.co/Lg0yzLg9Jb
#Zumaia#BizitzekoDa