Hementxe dugu aurtengo bertso bazkaria!! Punta-puntako bi bertsolari eta menu zoragarria, ba al dago plan hoberik?😉
🗓️ OTSAILAREN 28AN*
📍 DEUSTUKO HERRIKO TABERNAN
🕛 14:30EAN
Han itxarongo zaitugu!🤟🏼
Euskara salbu dago, euskaldunok, ordea, ez. Hautu euskaltzaleak biderkatzeko, euskarak bide berriak zabaltzeko... Finean, euskaraz bizitzeko, datorrela pizkundea.💥
Euskaltzaleon garaia da. Bilbo euskaraz dator!🚀
Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, jai egunaz aparte aldarrikapen egun bilakatu nahi izan dugu gaur.🗓️
Ozen adierazi dugu euskaldun gehien bizi den hirian, ezinezkoa dela euskaraz bizitzea, eta, horretarako, martxan den erdalduntze makina eraitsiko dugula.🔌
Abenduaren 3a, Euskararen Eguna.🚀
Bilbo euskaraz dator, eta lehen urratsa Erdalduntze Makina gelditzea da.🔌
MANIFESTAZIOA
🕖 19:00etan
📍 Plaza Eliptikotik
Hau, Bilbon martxan dagoen erdalduntze makinaren beste adibide argi bat da.
Abenduaren 3an erdalduntze makina gelditzera goaz @gukabilbon -ekin batera.
Deustutik zutabea aterako da 18:30ean Done Petri plazatik.
Euskaraz bizi nahi dugulako, batu euskaldunon olatura!
BIDEOA ▶️ | Ander Anakabe, Guka!: "Erdalduntze makina metafora da, eta adierazi nahi genuen zer ezintasun ditugun euskaraz bizi ahal izateko"
👉 https://t.co/3IYf1iruMe
#GureanGaur#anderanakabe@gukabilbon
Bilboko gertakariak euskaraz kontatzen dituen komunikabide digitala, Uriola, eta Deustualdeko ehundaka etxetara iristen den aldizkari euskalduna, Prest!, itxi beharrean daude, nagusiki, traba ekonomikoen ondorioz.🗞️
@uriolaeus@berbaizu
Maialen Gago: “Hainbat eta hainbat euskaltzale espazioak sortzen ari gara euskaraz bizi ahal izateko, eta horrela Erdalduntze makina eraitsiko dugu” @guka
https://t.co/vvd3sryFgD
ZERGATIK MOBILIZATUKO GARA ABENDUAREN 3AN?
Abenduaren 3a aldarrikapen egun bilakatu nahi dugu. Euskalgintza gizagintza bada, abenduaren 3a pertsona guztien aldeko borroka eguna izango da.🔌
Batu zaitezte manifestaziora!
📆 Abenduak 3
🕖 19:00etan
📍 Plaza Eliptikotik
Badator... KULTURAREN PLAZA! 🔳🔲
Hiria eta kultura, euskara eta kultura, euskara eta hiria; eskutik helduta joan beharreko kontzeptuak dira. Hilabetero Bilboko txoko bateko plaza bat hartuko dugu, eta kulturaz bete, euskaldunon mundu eta herri ikuskera lau haizetara zabaltzeko.
Orain artekoarekin honaino iritsi gara; aurrera egiteko, orain baino gehiago behar da. Aurten, abenduaren 3an, mobilizatuko gara! 🚀
Bilbon euskaraz bizi nahi dugu, eta, horretarako, erdalduntze makina gelditzera goaz! 🔨
BIRAren OHARRA
Datorren ikasturteak aldaketa ekarriko digu (infoa argazkietan)
BIRA espazio bizia izan da, euskarari eta kulturari eskainia. Datorren kurtsoan BIRA txikiagoa izango da ezinbestean. Ea asmatzen dugun proiektua egoki bideratzen!
Milesker bidaide zareten guztioi!
🚸Bilboko haurrei pintura, kirola edota dantza gazteleraz irakasten dieten bakoitzean ere, erdaldunak sortzen dituen makina martxan da, isilpean, baina etenik gabe.
⚙️🔩Eskolaz kanpoko ekintzetan ere eragiten du erdalduntze makinak, eta gu berau gelditzera gatoz!
Isila da, erraldoia, ia oharkabean ari da, baina euskaltzaleok argitara atera dugu etengabe martxan dagoen erdalduntze makina.
Eta berau gelditzera gatoz! Hala erakutsi genuen atzo Plaza Barrian elkartu ginen euskaltzale guztiok.
Bilbo euskaraz dator!🚀
Erdalduntze makina martxan da Bilbon, baina gu berau gelditzera gatoz! ⚙️🔩
Zatoz, apirilaren 2an, martxan dauden erdalduntze mekanismoak ikusarazi eta Bilbo euskaraz datorrela aldarrikatzera. 🚀