Atxik Ikastolak! EH osoan barna jarraituko dugu herritik eta herriarentzat, korronte eta ideologia asimilatuetatik urrun, burujabetzaren bidean. Nahi izanez gero, posible delako!
#EuskalHerriaEraikitzen#GuIkastola
Zarauzko Ikastolari 140.000 euroko isuna ezarri dio Lakuak zortzi ikasleri ateak zabaltzeagatik
https://t.co/RRallH0rfF
«Lasai gaude hartu genuen erabakiarekin eta aurre egingo diogu», aurreratu dute
Demokrazian gaudela saldu digute, eta gauza da herri menperatu bat garela oraindik ere, eta herri menperatu bat inoiz ez dago demokrazian, ezinezkoa da, kontraesan bat da.
@LertxundiBenito#Demokrazia
Zubiak eraiki nahi ditugu gure artean. Soka, zubi bat da, norbaitek eragiten badio.
Soka gonbidapen bat da, euskaraz aritzeko. Sokari emango diona behar dugu, salto egiteko.
#SaltosaltokaERRONKA bat daukagu elgoibartarrontzako. #Saltoeuskarara Elgoibar
«Haserretu egiten naiz. Erdaraz abesteko hautua egiten duten musikariek, denak euskaldunak izanda, talka kulturala eragiten dute, culture shock esaten dena. Nola da posible? Hizkuntza berreskuratzeko izugarrizko ahalegina egin zuen belaunalditik nator»
📲 https://t.co/AK4EglK7oV
Titular honek zer pentsatua eman behar lieke, euskarazko kulturgintzaren ekosistema ostazen dugunoi ez eze, Euskal Herria helburu duten eragile guztiei ere. Larrialdi linguistiko eta kulturaletik ateratzeko neurriak premiazkoak ditugu
Urriaren 19 eta 20ean Etxepartarrak Zangotzara joan ginen Oinez eta ikastolak sustengatzera. Azterketak euzkaraz aldarria eraman genuen. Mila esker Zangotzako ikastolari emandako harrerarengatik eta gure sukaldari maitagarriei.
https://t.co/TtlXkBgPlt
Datuak ez dira inoiz hotzak, esanahi asko dituzte. Azterlan itzel honek usaitzen genuena berretsi du datu oso argigarrien bidez. Hedabideon eginkizuna gakoa da euskarazko kulturgintzaren transmisioan, kuotak ezartzea den bezainbeste. Eskerrik asko @NorTaldea@orai_NLP@behategia
Gaur hitzordu paregabea dugu, Zangozan. @Nafarroa_Oinez ospatuko dugu ikastolok, Zangoza ikastolak besoak zabal zabal hartuko gaitu. #piztu!
https://t.co/OjEr7qmES0
Lotsagarria. Gasteizko alkateak EHn gutxiengoa ordezkatzen duen Espainiar Nazionalismoaren jaia inposatzeaz gain, gure Herrian ehundaka pertsona fusilatu, torturatu eta erahil dituzten Guardia Zibilen gorazarre egitea onartezina da. #MemoriaOsoa#EzGaraEspainolak
37 urte berantago...erresistentzia eta erresilientzia bete-betean. Ez gaituzte isilaraziko! Biharko Euskal Herria eraikitzeko...Atxik @seaskaikastola! Eutsi @EHIkastolak!
Euskararen egungo minorizazio egoera larrira ez gara “naturalki” iritsi. Zein beharrezkoak diren @UrdalletaIrati-ren hau bezalako artikuluak euskaldunak pribilegiatu eta diskriminatzaile gisa aurkezten gaituzten garaiotan! https://t.co/ksqQWCkMgx
.@AEuskaraz egiteko eskubidea eskatu dute ikasleek Baionan. Komuneko papera bota dute suprefetura gainera, Frantziako administrazioak duen jarrera salatzeko.
@EkhiErremundegi
https://t.co/OpyAixjHoP
Herri honek duen hizkuntzan egitea debekatua zaigu. Gure galdea azterketak gure herriko hizkuntzan egitea da. Eta debekatua zaigu.
Gure herrian.
Bada ikus dezatela haien itxitasunaren gainetik pasako den herri uros bat garela. Igandean @HerriUrrats en eta M-17an EH osoan!