Ondare-kulturalaren erabilera komertzialen arriskua presente dugu beti, baina oker ginen pentsatuz marka handi eta arrotzak zirela mehatxua, gutartzat aurkezten dena gertatu baitzaigu ardi-larruz mozorro jantzita hozka egin digun otsoa. https://t.co/X8hrvVphtn
Euskal mitologia politeista bazen ere, Illumbeko mezan monoteismoaren nagusitasuna aldarrikatu da eta Jainko bakarrak euskal kulturaren apostuluak bere oinetara men egiten jarri ditu, fededunen aurrean txistorra luzeena Arbizukoa dela erakutsiz.
Hiru errege mago ekialdetik?
📹 https://t.co/l1z3jK5MCf
Lau hitz eta lau oker. Ez ziren hiru, ez ziren erregeak, ez ziren magoak eta ez dago argi ekialdetik ote zetozen.
Hauxe da tradizioaren merkantilismo mugagabe eta lotsagabea, etxekoa, km0. Olentzero fake, sutara! Eta benetakoa ere bai, bide batez… @dantzan https://t.co/6p2usytkC6
Duguna dantza taldeak jaurti du txupinazioa Iruñeko San Fermin jaiei hasiera emanez https://t.co/jO7mKVmV7L eta euskal dantza protagonista izan da mundu osora zabaltzen diren udaletxe plazako irudi ikusgarrien bidez.
Etxean profeta izatea ezinezkoa izan ohi da; Minnesotako unibertsitate batera gonbidatu gintuzten Euskal dantza irakatsi eta horren fede emateko. Esperientzia, ikasketa eta hausnarketa bete maleta ekarri genuen bueltan. Bideoa ikusgai @dantzan webgunean
AEBtako unibertsitate batean euskal dantza irakasten izan dira Josu Garate eta Oier Araolaza.
https://t.co/WjxbTy1Xli
Minnesotako St. Olaf Collegean euskal dantza irakasten ezagutu duten errealitatea kontatu dute @arkitetua eta @oaraolaza-k dokumental honetan.
Larunbaterako planik bai? Guk bai! Eta gonbidatuta zaude. Maiatzaren 11n Dantzan topaketak. Dantzari buruzko ezagutza, kezkak, helburuak, asmoak, erronkak... trukatu eta elkarrekin hausnartzea da asmoa, aurrera begirako giltza eta gakoak bilatu asmoz.
https://t.co/OAarAvGS1r
Zuriz jantzita, aurpegia estalita eta koloretako apaingarriekin atondutako tttuntturroekin ateratzen dira Arizkungo sagar-dantzariak kalera. Inaute asteartearen etxez etxe karrika-dantzan ibiltzen dira eta zortzikoa eta sagar-dantza dantzatzen dituzte.
https://t.co/PSm4M8gmR3
Euskararen komunitatea soka-dantzaren bitartez irudikatuko dugu, larunbatean, Bilboko manifestazioan. Deialdia parte-hartzaile guztiendako da.
Eskuetatik elkarri-lotu eta dantzan eta kantuan adieraz dezagun "euskaraz bizi nahi dut nik".
@kontseilua
https://t.co/7ksM008bZ7
🗡️ Arrate-ko egun handira itzultzeko aukera izan nuen atzo, esku ezinhobetik gonbidatuta gainera; #Eibar-ko @kezkadantza taldeak antolatzen duen bertako ezpata-dantzan burusagi-gonbidatu aritu baitziren atzo Katalin Zarate eta Anartz Ormaza.