[BIDEOA ETA ARGAZKIAK] Igartzako Dantzarien XIX. Eguna ospatu dute Beasainen gaur eguerdian. 108 dantzarik hartu dute parte aurten.
👉https://t.co/CcwKEfADha
Kontrapas 004 Mikel Sarriegi
🎧 https://t.co/55L3ONLOMN
Ondare ez materiala (dantza adibidez) ondare materiala zaintzeko erabiltzen dugun irizpide zientifiko berarekin zaindu eta berreraiki beharko genukeela esanez hasi du bere hitzaspertua Mikel Sarriegi Etxezarreta dantzariak.
Gipuzkoako dantzen ikastaroko azken saioa izan dugu Mikel Sarriegirekin. Zazpi saiotan zehar Gipuzkoako dantzen gramatika eta mugimendu unitateak ezagutu ditugu eta sistematizazio lan argigarria eskaini digu #DantzanIkasi programaren baitan. Beasain, 2025-04-06.
Beasaingo "Azken dantza maisua" dokumentala eta "Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak" liburua martxoan Biarritzen aurkeztuko ditugu. Euskal Herriko eta Probentzako "senideekin" batera ikusiko ditugu Maritzuliko lagunei esker.
"Dantza Maisuak" jardunaldia Miarritzen
🗓��� https://t.co/QzBMZDzmCF
Martxoan zehar jarduera programa zabala Miarritzen Maritzuliren eskutik. Dantzaren irakaskuntza eta frantziar armadaren eragina landuko dira film, hitzaldi, tailer eta ikuskizunen bidez.
📹 OSORIK: https://t.co/F2tpG1OgXT
Hainbat mozorro zuri atera dira Lazkaon; garai batean ospatzen ziren inauterietatik abiatu eta festa berria sortu dute. Kalez kale dantzan ibili dira eta plazan Oin Arin dantza taldeko dantzariek mozorro-dantza eskaini dute.
📝ELKARRIZKETA: https://t.co/StrqRHp2R9
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltza. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza taldeko Anne Zubiarraini galdera batzuk luzatu dizkiogu.
📹Gabonetako Dantzan gomendioak 2024
https://t.co/Xn3qOxKLpy
Aurrekoan aurkeztu genizuen gure Olentzero, eta gaur saskian ekarri dituen oparien berri emango dizuegu. Denak Gure Dendan erosteko aukera duzue. Beraz, Dantzazale bati aurten oparitzeko hainbat gomendiorekin gatoz.
'Azken dantza maisua' dokumentala asteburuan Hamaikan
Xabier Sarriegi Paxatxo dantza-maisuaren figura oinarri, dantza, transmisioa, tradizioa, herria edota generoa du hizpide @biraprodukzioak|en lanak.
🗓Ostirala, larunbata eta igandea
🕙22:00
🔗https://t.co/0sAXGfwXKl
Izaro Intsausti @AmetsBide dantza taldeko dantzariaren iritzia, emakumeek dantzan duten funtzioaz eta egiten zaien aitortza eskasaz @berria 👇🏽
https://t.co/Nvv64njz67
Mikel Sarriegi Gipuzkoako dantza sistemari buruzko lan mardula atera du. Hortik kanpo utzi ziren hainbat mugimendu jaso eta aniztasuna aldarrikatu du. Euskal dantzen erro komuna Errenazimentuan kokatu du. @berria
https://t.co/zJ1bpLPr9W
Mikel Sarriegi dantzari eta dantza zuzendariak orain arte Gipuzkoako dantza sistematik kanpo egon diren dantzaerak jaso ditu, eta aniztasunaren aldeko mezua eman du. Errenazimentuko dantza arautuan kokatu du euskal dantzen erro komuna.
@jonordoez
https://t.co/uWWLl2ExQI
Larunbatean egun bete eta eder horietakoa bizi izan genuen. Dantzaz bete genituen, mendez-mende izan den bezala, Iruñeko karrikak. Hori posible egin zuten dantzari, musikari eta lagun guztiei gure esker on eta aitortza. Ez bedi azkena izan!
https://t.co/i5KsvHVaOB