Udan zehar ere Euskal Herriko kaleak kapitalismoaren aurkako eta sozialismoaren aldeko aldarriz beteko ditugu.
SOZIALISMOAREN ALDE, BORROKARA BATU!
#TPGNSozialista
👥 "Baxoaren proba handi batek frantsesez izaten segituko du, eta mobilizatzen segitu beharko dugu"
Urteak dira Baxoa euskaraz egiteko aukera izateko borrokan dihardutela Ipar Euskal Herriko ikasleek. Kattalin Maurin eta Haize Etxegarairekin izan gara
https://t.co/ivac83FML4
Hilabete honetan, Euskal Herriko milaka ikaslek selektibitatea zein baxoa egin beharko ditugu.
Froga horiek filtro sozialerako tresna dira eta gainera, indibidualismoan eta elkarren aurkako lehian hezten gaituzte, osasun mentala kaltetuz.
Animo aurre egin behar diozuen guztiei!
✊"Borrokari esker matematikako azterketa euskaraz egitea lortu dute. Beste behin garbi geratu da ikasleon borrokaren bitartez gure interesak defendatzeko gai garela.
Orain, borrokan jarraitzea dagokigu Baxoa eta Euskal Herri osoan ikasketa prozesua euskaraz egitea lortu arte!"
🇵🇸 | 78 urte igaro dira #Nakba|tik eta Israelek Palestinan aurrera daraman hondamendiak ez du etenik.
Israelgo estatu sionistaren aurka eta palestinar erresistentziaren alde Hego Euskal Herriko hiriburuetan @Palestinarekin|ek antolatutako mobilizazioetara deia luzatzen dugu.
Ipar Euskal Herrian euskaraz ikasten dugun ikaleoi Baxoa euskaraz pasatzea ukatzen zaigu. Zentzu hortan, desobedientziara joko duten ikasleeri sustengua helarazi nahi diegu eta dei egiten dugu mobilizatzen segitzea!
Euskaraz ikasteko eskubidearen alde borrokatu!
Baxoari ez!
Baxoa euskarak Ipar Euskal Herriko ikasketa prozesuan duen egoeraren adierazle gordina da.
Horregatik, desobedientziara joko duten Etxepareko ikasleak babestu nahi ditugu eta dei egiten dugu mobilizatzen jarraitzera.
Baxoari ez!
Euskaraz ikasteko eskubidearen alde borrokatu!
Seaskako ikasleek desobedientziara joko dute: euskaraz erantzunen dute baxoko matematikako azterketa. Ekainaren 12an izanen da azterketa. Erran dute azterketak euskaraz pasatuko dituen belaunaldia izan nahi dutela.
https://t.co/CKVw4ttok4
Amaitzear da bigarren eguna Euskal Herriko campus ezberdinetako Herri Unibertsitateetan!
Gaurkoa ere hitzaldiz eta aisialdiz betetako eguna izan da: inperialismoaz eta gerraz, mendebaldeko marxismoaz, Kuba eta Venezuelaz...
Bihar emango diogu amaiera, animatu!
Hasi dira Euskal Herriko campus ezberdinetan Herri Unibertsitateak!
Bertan formakuntza politikorako, eztabaidarako eta aisirako aukera paregabea izango dugu.
Animatu parte hartzera!
Gero eta hurbilago daude Herri Unibertsitateak!⏳
Hemen dira aurtengo egitarauak: formakuntza politikoa, eztabaidak, aisialdia, kontzertuak eta askoz gehiago!
🗓️Apirilak 21, 22 eta 23
📍Leioa, Gasteizuni, Ibaeta, Bilbouni, Eibaruni, NUP eta IEHuni
Animatu parte hartzera!
⌛Etzi hasiko dira Herri Unibertsitateak!
Bertan formakuntza politikorako, eztabaidarako eta aisirako aukera paregabea izango dugu Euskal Herriko unibertsitateetan.
📍 Leioa / Ibaeta / Gasteiz / Bilbouni / Eibaruni / Nup / Baionako unibertsitatea
Animatu eta parte hartu!
Gerra inperialistaren aurka kaleak hartu behar ditugu: NATOren, Europar Batasunaren eta sionismoaren kontra.
Beharrezkoa da nazioartean langileon alternatiba iraultzailea eraikitzea.
🚩Dei egiten dugu maiatzaren 1ean EHKS-k Iruñean deitu duen mobilizazioan parte hartzera.
𝗔𝗽𝗶𝗿𝗶𝗹𝗮𝗸 𝟭𝟳 | 𝗣𝗿𝗲𝘀𝗼 𝗣𝗼𝗹𝗶𝘁𝗶𝗸𝗼𝗲𝗻 𝗡𝗮𝘇𝗶𝗼𝗮𝗿𝘁𝗲𝗸𝗼 𝗘𝗴𝘂𝗻𝗮
Militantzia iraultzaileagatik kartzeletan dauden preso politiko eta iheslari guztiak gogora ekarri nahi ditugu gaur.
Militantzia politikoaren defentsan, amnistia osoa!
Gaurko Aberri Egunean, euskal langileriaren autodeterminazioa aldarrikatzen dugu eta bere defentsan berresten gara.
Bide horretan, Euskal Herriaren askatasuna prozesu sozialistaren eskutik emanda joatearen garrantzia azpimarratzen dugu.
Euskal Estatu Sozialista eraiki!
Gaur Baionako karrikak hartu ditugu, faxismoaren eta inperialismoaren kontra, ikasle langileok lehen lerroan egonen girela adierazteko!
Batu borrokara!
Gora ikasle langileon borroka!