1970eko abenduaren 3an hasi zen Burgosko Prozesua. @berria egunkariak sortu du kontu hau, epaiketaren inguruan gertatu zirenak zuzenean bezala kontatzeko.
Horrela bukatzen da Burgosko Prozesuari buruz @berria-k egin duen 'zuzeneko' kontakizuna. Eskerrik asko proiektu hau lagundu eta zabaldu duzuen guztioi. #burgos1970
‘Sud Ouest’ egunkariak eman dio kolorea goizari. Francori erabakia ospatu nahian, katalanez eman dizkio eskerrak diktadoreari, dudarik gabe espainieraz egin nahiko zuen arren: ‘Graciés’ handi bat jarri du lehenean (okerreko tiletarekin, okerreko bokalean, bestalde). #burgos1970
Burgosko Prozesua txiotan jarraitu du BERRIAk, 50 urte geroago. Abendu osoan egin du kontakizuna. Hura gogoratzeko, @berria1970 kontuak emandakoa irakurri #burgos1970
Unai eta Ione Dorronsoro anai-arrebak Norvegiara bidali zituzten 1997ko amnistiaren aurretik. Itzuli eta gero, EMKn aritu ziren.
Jon Etxabek apaizgoa utzi zuen kartzelatik ateratzean, eta LKIn ibili zen; presoentzako elkartasun lanetan ibilitakoa da.
Telesforo Monzonek ‘Irabazi dugu’ kantua idatzi zuen Burgosko Prozesua bukatu eta handik gutxira. Lupek eta Urkok musikatu eta argitaratu zuten, bakoitzak bere aldetik, 1978an. Hau da Urkoren bertsioa: https://t.co/FnYmqHRYjw
Mario Onaindia EIAko idazkari nagusia izan zen aurrena, Euskadiko Ezkerrekoa ondoren, eta PSE-EEko buruetako bat gero; 2003an hil zen.
Teo Uriartek bide bera egin zuen, baina PSE-EE utzi, eta, geroztik, Ciudadanosen inguruan ibili da azkeneko urteetan.
Antton Karrera LKIn hasi zen kartzela utzitakoan, eta Ezker Batuan gero.
Xabier Larena Euskadiko Ezkerreko militante izan zen; euskara irakasle ibili zen politika utzitakoan.
Goio Lopez Irasuegi EIAn hasi zen, eta, gero, HBko kide izan zen; 1988an hil zen.
Xabier Izko EIAko kide egin zen, eta Euskadiko Ezkerrekoa gero. Alderdia utzi zuen PSErekin bat egitea erabaki zutenean.
Julen Kaltzada AEKn eta euskalgintzan aritu zen kartzelatik atera zenean; Korrikaren asmatzaileetako bat izan zen. 2017an hil zen.
Enrike Gesalaga ere LKIn ibili zen. Frankismoaren aurkako Argentinako kereilaren bultzatzaileetako batzuk dira Etxabe eta Gesalaga.
Jokin Gorostidi HBko Mahai Nazionaleko kidea izan zen, eta Aizpuruarekin batera atxilotu zuten, 1998an; 2006an zendu zen.
Itziar Aizpurua HBko kidea izan zen. 1998an berriro atxilotu zuten, Mahai Nazionaleko kide zela, eta bi urte egin zituen kartzelan.
Bittor Arana CCOO sindikatuan jardun zen; 2004an hil zen.
Arantxa Arruti HBko eta EH Bilduko militante izan da.
Ibilbide politiko askotarikoak egin zituzten auzipetuek hurrengo urteetan. Asko ETArekin kritiko agertu ziren.
Horra auzipetuek egindako ibilbideak, labur:
Josu Abrisketa atxilotu egin zuten 1983an, Ipar Euskal Herrian, eta Panamara deportatu zuten. Handik Kubara joan zen.
Auzipetuetako bik Segoviako kartzelako ihesaldian parte hartu zuten, 1976an (Bittor Aranak eta Enrike Gesalagak); harrapatu egin zituzten. Gehienak 1977ko amnistiarekin atera ziren kalera, eta beste batzuk erbestera bidali zituzten urte hartan, amnistiatu aurretik.
...Josu Abrisketa eta Xabier Larena, Alacantera; Arantxa Arruti, Ione Dorronsoro eta Itziar Aizpurua, Alcalara; Jon Etxabe eta Julen Kaltzada, Zamorako apaizen kartzelara; eta Jokin Gorostidi, Cartagenara, non bakartuta eduki baitzuten lau urtez. Hortik aurrerakoa, historia da.
Urtarrilaren 11n, bereizi eta sakabanatu egin zituzten Burgosko hamaseiak: Bittor Arana eta Unai Dorronsoro Puerto de Santamariara eraman zituzten; Mario Onaindia eta Teo Uriarte, Caceresera; Goio Lopez eta Xabier Izko, Kordobara;...
Auzipetuek gutun hau idatzi dute, herriari eta munduari eskerrak emateko eta borrokan jarraitzeko dei bat egiteko. Urtarrilean zabalduko da ‘Burgosko hamaseien’ gutun hau:
‘The New York Times’ egunkariak nabarmendu du Franco diktadoreak azkeneko 30 urteetan izan duen «krisi politikorik serioena» izan dela, eta azalean zutabea eman dio exekuzioen barkamenaren berriari. #burgos1970
Mundu osoko egunkari askok eraman dute indultuaren berria azalera. Espainiako prentsak Francoren «eskuzabaltasuna» nabarmendu du beste ezeren gainetik. #burgos1970#lehena
Ofiziala eta atzeraezina da indultua: Espainiako Aldizkari Ofizialak argitaratu du Gorostidiri, Uriarteri, Izkori, Onaindiari, Larenari eta Dorronsorori heriotza zigorrak kommutatzen dizkien agindua. Preso jarraituko dute, baina bizirik. #burgos1970