Azaroaren 22an, hilabete bat barru, Euskal Herriko abertzale, ezkertiar eta independentistok zita bat dugu Bilbon. Zu ere gonbidatuta zaude.
#AskatasunHaizea
Duela 50 urte Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenak gaur Open Arms ontzia hondoratu behar dela dioten berberak dira, Israel Gazan egiten ari den genozidioa txalotzen dutenak, indarkeria matxista ukatzen dutenak, LGTBI kolektiboari eraso egiten diotenak edo euskara desagerrarazi nahi dutenak. Euskal Herriaren existentzia eta gure etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea ukatzen dutenak ere badira.
Historiak bidegurutze batean kokatzen gaituen une honetan, non NBEren egoitza bera ultraeskuindarren, militaristen eta ukazionisten jitoaren agertoki den; eta garai ilunak datozela ohartarazten denean, historiaren alde zuzenean egotea tokatzen da. Beste behin.
Memoria antifaxista eta abertzalea etorkizunera proiektatzeko.
Ezerk ez du bermatzen gaur egun toxikotasunetik eta mehatxu autoritariotik babestutako uharte txikitzat dugun herri honek betiko izaten jarraituko duenik. Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da abangoardia antifaxista eta eskubideen eta askatasunaren aldeko borrokan erreferente bihurtu gaituzten baloreak eta memoria tinko ainguratzea.
#AskatasunHaizea 🌹
Ezin dugu ahaztu, saharar herriaren auzia, arazo politiko bat dela, eta beraz, konponbide politiko bat behar duela; bitartean, errefuxiatuen kanpamendutean ezinbestekoa izango da laguntza humanitarioa ere.
Gure esker bereziak Darahli elkarteari, egiten duten lanagatik.
Iada urte asko dira Saharako herria erbesteratuta dagoenetik, ia ahanzturan dagoen herri eta auzi bat da. Egoera honen jakitun eta hein batean gure laguntza eman ahal izateko, Saharar errefuxiatuen kanpamenduetan (Tinduf, Argelia) egoteko aukera izan genuen duela hilabete batzuk.
Eta aste bukaera honetan, saharar herriaren aldeko Darahli elkarteak antolatzen dituen Oporrak Bakean programaren baitan, Larrabetzuko aterpetxean geratzen diren bi haur saharar etxean edukitzeko aukera ere izan dugu.
Udalak elkarretaratzea deitu du, Auzitegi Gorenaren epaia salatzeko. Herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egiten die, euskaldunon hizkuntza eskubideak babesteko eta euskararentzat justizia eskatzeko.👉Uztailak 19, 12:00, udaletxe aurrean. https://t.co/vrRnX0vr1u
Ekainak 14, UEMAko Batzar Nagusia Azkoitiko Baztartxo antzokian ospatu da. Ainara Goenaga eta Asier Altuna bertan izan dira.
Euskararen aurkako oldarraldi judizialaren aurrean erantzun irmoa emateko konpromisoa berretsi nahi dugu.
Gipuzkoak lidergo zehatz bat eskatu eta bozkatu zuen. Eta lidergo horretatik, aldaketa politikoa gauzatzera gatoz. EH Bildu prest dago lidergoa hartu eta erronkei erantzuten hasteko, Gipuzkoa abangoardia izan dadin.
Askatasunaren bidean #ZUTUNIK✊🏽