Feminismoa urrunegi joan dela diotenen aurrean, eskubideak, duintasuna eta borroka feminista aldarrikatzen jarraituko dugu. Ez delako etsitzeko unea.
Duintasunarekin #BatEgin!
Ikasturte honetan % 54 egin du gora matrikulazioak Nafarroako euskaltegietan A1 mailan 👏
@Eneka_Maiz: «EH Bilduk Nafarroako Gobernuarekin adostutako helduen euskalduntzearen doakotasunerako neurrien emaitza da. Euskara ikastea eskubidea da eta justiziazkoa da doakoa izatea».
Gaur bezalako egunek gure herri-harrotasuna elikatzen dute. Palestinar herriarekiko elkartasuna berriz ere maila gorenera eraman dugu.
Herri zatitutik herri zatitura, herri ukatutik herri ukatura: Palestinak eta Euskal Herriak Estatu izateko gure eskubidea aldarrikatzen dugu.
Sakoneko erreforma fiskal baten beharra aldarrikatu du @alkorta_nagore|k Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren bileran.
«Zerbitzu publiko indartsuak mantentzeko udalek nahikotasun eta sendotasun finantzarioa behar dute eta egungo diru bilketa eta banaketak ez du hori bermatzen».
Burujabetza eta gizarte eraldaketarako bidea urratzeko prest daudenekin bilatzen du elkarlana @ehbildu|k.
Garaiko erronkei elkarlanean erantzunda marraztuko dugu etorkizuneko aberria, Euskal Herriko Errepublika.
Azaroak 22 • Bilbo • #AskatasunHaizea
EH Bilduk proposamen berria luzatu nahi dio Euskal Herriari eta euskal herritarrei, apaltasunez eta harrokeriarik gabe. @ehbildu|k ez ditu galdera guztien erantzunak ez konponbideak, horregatik, elkarrizketa nazionala egingo dugu, herritarrei ahotsa emanez
Iratxe Sorzabalen kasua izebergaren punta baino ez da: Euskal Herrian betidanik denok dakiguna berretsi egin da, alegia, Espainiako Estatuak tortura sistematikoki erabili duela euskal herritarren aurkako tresna gisa.
Gaur isiltzea tortura estaltzea da.
Gipuzkoan, @ehbildu |ri esker:
👉🏻Mendekotasunaren balorazio egiteko itxaron epea murriztuko da.
👉🏻Balorazio zain daudenei lehenagotik errekonozituko zaie dirulaguntzarako eskubidea.
👉🏻Familiek jasotzen duten diru kopurua urtero igoko da.
Badago zer hobetua.
Gipuzkoan, 88 udaletatik 51 gobernatuta, erro sendoak eta aukera handiak ditu @ehbildu|k.
Gutxiengoan gotortutako egungo gobernuaren noraeza gainditu, eta 2027an aldundian gobernatzeko dugun erronkaz aritu naiz, besteak beste, @berria|ko elkarrizketan.
https://t.co/Kd9S4QstEE
Renfek Gipuzkoan eskaintzen duen zerbitzuak garraio-zerbitzu publiko batek izan beharko lituzkeen kalitate-estandarrak bete behar ditu:
Eskuduntzak dituzten erakundeei behingoz arazoa konpon dezaten eskatzen die EH Bilduk.
https://t.co/YvssKsqdIr
Ez ahazteko modua gogoratzea dela oroktarazi digute gaur Olaberrian.
Memoria berreskuratzeko bidean, ekarpen interesgarri bezain beharrezkoa, gaur ezagutu ditugun Maria Laespadaren “Olaberria 1936-1945” liburua eta Aztarna Productions-ek sortutako “Eraman zutela” dokumentala
Olaberriko EH Bildun aldizkaria. Udalean gai ezberdinen inguruan, egiten ari garen proposamenak, eskuartean ditugun erronkak, proiektuak eta aurrera begirako asmoak.
Boletín de EH Bildu de Olaberria.
https://t.co/A0EkZ4qD8w