Baliteke “demokrazia” hitzaren esanahia des-dogmatizatuko dugunean mendebaldeko “demokrazia errealen” kritikarako irizpiderik erradikalena bilakatzea. Bitartean, hitz unibertsalki ohoragarria da, adostasun zabala egituratzen du, balio positibo bat esleitzea guztiz onartua dago.
Suffit-il de dire que nous vivons
dans de fausses démocraties et d’appeler à une vraie démocratie, directe et radicale, pour s’opposer aux désastres actuels. Ou faut-il interroger l’imaginaire democratique en tant que tel et chercher autre chose?
https://t.co/iMdFBIHwGJ
“Inportantea da, euskararen arazoan batasuna aitortzen jarraitzea, batasuna exigitzea, batasuna egiten ahalegitea. Euskarak bat gaitzala (eta ez euskarak bakarrik: euskarak sinboliza dezala, batzen gaituen guztia).”
Joxe Azurmendi, 1990.
@JuandeGaribay “Independentzi eskubidea, berez, kontzeptu modernu gisa, eskubide demokratiko bat da. Alegia, demokratismoa bezalaxe independentismoa, biak arrazoi modernoaren emaitzak dira.”
Joxe Azurmendi, 1989.
Aldaketa historikoa gertatzen ari da.
Lehen aldiz, Irlandan, Eskozian eta Galesen, hiru lehen ministro abertzale eta independentista egon daitezke.
Independentziaren eskubidea eskubide demokratiko bat da. Eskari hori hazten ari da Europan.
Historic change is happening.
For the first time ever, there could be three nationalist, pro-Independence First Ministers across these islands.
The demand for independence is growing.
Ez da guztiz ezinezkoa, are gutxiago pentsaezina, EAJ, PSE edo PSN (halaber Podemos edo Sumar) bozkatzen duten herritarren zati batek (zati batek soilik) etorkizun batean EHB bozkatzea. Horrek ez du esan nahi EH Bildu este alderdi horien maila berean jarri behar denik, 🧵
@Mai46540499 Bai, noski. Gertatzen ari da. Herritarren kultura politikoa aldatzen ari da, pixkanaka baina egunez egun, herrigintzaren lan isilaren eta borroka ideologikoaren eraginez.
Baina berrantolaketa horretarako gertaera inportanteak (mobilizazioak, grebak…) eman behar dira: ez baita erraza kidetasun politiko bat aldatzea; ez da goizetik gauera sortzen kidetasun berri bat, bizi-ikuskera bat, nazioari buruzko begirada bat, munduari buruzko diskurtso bat.
baizik eta taula politikoan herri sektore baten (langile klasea, feminismoa, abertzalegoa) boto-mobilizazioa erradikalki alda daitekeela eta gizartearen beste sektore batzuekin “bloke historiko” berri bat sor litekeela, egoera orokorra (nazionala eta nazioartekoa) aldatzen bada.
@goraxaho Orain gutxi amaitu dut. Simone de Beauvoirren tradizioan, adin handiko pertsonez dihardu; bere amaren bizitzaz, gaixoaldiaz, zahartzaroaz eta heriotzaz. Eribonek saiakera idazten du, baina autobiografikoa eta hunkigarria da.
@ion_ansa Lagun batek esan legez, “enpatearekin konformatzen naiz” (oraingoz). Euskal errepublika baten konstituziogile ezean, izan bitez erabakitze eskubidea jasoko lukeen estatus berri baten idazle, sikiera. ;-)
“Zuei, HBkoei, (���) zilegi badut oraindik azken desideratum bat adieraztea, desideratum honekintxe bukatuko nizueke: beste inork egin nahi ez badu herri honetan, zuen izenagatik bederen, errebindika ezazue zuek batasuna. Errebindika ezazue itxaropena.”
Joxe Azurmendi, 1990.
Agur eta ohore Carlos Garaikoetxea lehendakariari. Nafarra, abertzalea eta Euskal Herriaren semea. Gure instituziogintza modernoaren aktore nagusietako bat eta burujabetzaren bidean indarrak batzeko konpromisoaren eredu.
EH Bilduren komunitatetik dolumin sentituenak bere senide eta lagunei, baita Eusko Alkartasunaren familia politiko osoari ere. Lurrak goxo har zaitzala.
Boterean mantentzean oinarritutako aliantza transakzional edo komenentziazkoetatik nazio politikoa, soziala eta kulturala eraikitzean oinarritutako herri aliantza estrategiko berrietara igarotzeko garaia da.
Literaturak ez du soilik teoriak baino gehiago ikusten eta erakusten, baizik eta filosofiak baino gehiago eta hobeto pentsatzen du ere, askotan. Beñat Sarasolaren gogoeta eta galdera interesgarriak.
https://t.co/rIIg1KH1MY