Atzo, Donostian, Eskola dantza taldearen Aste Nagusiko emanaldiaz gozatzeko aukera izan nuen. Benetan ederra!
Herri gisa, dantzarion arteko elkarlana eta talde bakoitzaren lana eta ekarpena balioan jartzea ezinbestekoa delako.
Zorionak talde osoari!
Gora euskal dantza!
🎉🎉Andra Marien atarian, horra erraldoiek datozen egunetarako aurreikusita dituzten ibilbideak. 👇
Gainera, erraldoi-pilotarien gomazko erreplikak ere eskuragarri egongo dira abuztuaren 14an, ostiralean, 11:00etatik 14:00etara Portaleburu Erakusketa Aretoan.
50 urte geroago, jaio ginen lekura itzuli gara, Urrestillara.
Kide naizen dantza taldeak mende erdiz euskal dantzaren ondarea zaindu eta belaunaldiz belaunaldi transmititu du Urola Erdian; jarrai dezala horrela beste hainbeste urtez ere.
GORA SAHATSA!
1976-2026
Orain arte, Azkoitiko sei erraldoietatik bik, gizonezko pilotaria irudikatzen zuten. Azkoitia “pilotaren sehaska” zela-eta, 2004an batu ziren pilotariak konpartsara, indiarrei eta baserritar erraldoiei konpainia egitera.
Debako erraldoien konpartsak adierazi nahi du jende kopuruari dagokionean egoera kritiko batean daudela eta jende berria batu ezean, hau izango dela azken urtea, jarraitzeko baldintzak ematen ez direlako.
🔗 https://t.co/VCDYWDjY6h
Uztailaren 27an, Azpeitiko San Inazio jaietako umeen egunean, urteroko erraldoien bilkura egingo da!
🎥 FESTAK.YT-n bideo esklusiboak eta albisteak eskainiko dira.
Ez galdu festa giro aparta! 🎉
Azkoitiko Umeen Danborradaren 60.urteurrenaren harira, Umore Ona eta Tata elkarteetako kideok piztuko dugu aurtengo San Joan sua, danbor hotsek inguratuta.🥁🔥
Berezia izango da✨
🎷🎺🪗🎸Süne, Hits Cover Band eta Merina Gris Andramarietako kontzertuen artean!!!
Aurretik, uztailean, beste bi hitzordu: 🎤🎤Euskal Herriko Gazte Orkestra eta Bulego!!!!!
Informazioa: https://t.co/dZ4qVlrJwd
Eskerrik asko @ignacio_arakis !🥁Azkoitiko Umeen Danborradaren 60.urtemugak merezi duen amaiera izango du, Umore Ona eta Tata elkarteei aitortza berezia eginez urte guzti hauetan egindako lanagatik. Ohore handiz piztuko dugu 2025eko San Juan sua danbor hotsez inguratuta.🥁