Hil zaizkigunak bihotzean,
ospitalean direnak gogoan,
eta giltzapeturik dituztenak kartzeletan…
Munduko zapalduak,
itsasoan galdutako migratzaileak, misilpean zendutakoak, bazterkeria guztietako jazarriak, menpeko hizkuntza eta herri txikiak… guztiak.
Hilabete pasatxo da Jonan Ordorika soinu teknikaria hil zela. Harekin lan egindako zenbait musikari eta adiskidek kantu bana aukeratu dute, eta oroimenezko hitzak izkiriatu. Ruper anaiak dioen moduan, "bizipozaren alde". Biba zuek!
Hona omenalditxoa.
🖊️📡
https://t.co/TKYLLa9hwo
Bilboko Alde Zaharreko frutadenda baten:
+ Kaixo
- Hola
+ Kaixo
- Hola. No entiendo el Euskera
+ 🙄
......
+ Agur
- Adios
+ Agur.
- Adios. Estoy en españa y solo hablo español
+ 🤬🤬🤬
Euskarafobikoei boikota!
Gogora ekarri nahi dut, bertze behin ere, Afrika Baeta Euskal Herrian bizi dela 24/7 eta denbora sobera izan duela euskara ikasteko. Bideoan ageri diren ume ukraniar horiek, berriz, udan baizik ez dira egoten EHn, halere euskaraz ederki dakite. ETB lotsagarria da.
Bere hurrengo lasterketa igande honetan Flandriako Tourra izango da eta hortik aurrera suposatzen dugu Paris-Roubaix lasterketa izango duela. Gaurkoak Oierri ospe handia emango dio nazioareko pelotoian.
Gogor Oier!
Beno, dagoeneko hau badakigula, duela urte batzuk egin nuen aldarrikapenarekin jarraituko dut.
Saioa euskaraz egin dadila eta @Gaizka_Izagirre izan dadila aurkezle (eta zuzendari, zergatik ez).
Gazteleraz azpidatziekin eman dezatela, zinezaleei ez lieke axola behar, ezta?
Adi! Hemen duzue #euskaraz dauden edukien laburpenaren baliabide zerrenda bat. 📝📝
Lagunduko al zeniguke baliabide zerrenda zabaltzen? Zerrendan ez dagoen edukiren bat ezagutzen baduzu, adieraziguzu mesedez! 🙏🏻🙏🏻