Txinatarrek "Txi" eta japoniarrek "Ki" deitzen omen diote bizi energiari.
Guk euskaldunok, gure hizkuntzan, beste partikula batean aurki dezakegu izendapena, baina oso-oso ezezaguna da.
IZan IZen bIZi IZar IZaki IZadi
gIZon gIZaki IZpi IZar ...
... deitu herrien biziraupenerako nahi historikoa, deitu nahi bezala, baina hori gure kausaren oinarri nagusia izatea gure kulturaren biziraupen eta hedadurarako conditio sine qua non-a dela gero eta argiago dut. Hori ez bada gure zutabe ideologikoa, jai dugu.
@hongi@espainolgarbia@iiurrebaso@berria Oraindik badaude hiztun naturalak, baina gaur egun kontzientziarik gabe, horietako asko ere erdaldundu egiten dira. Bi gauzak dira ezinbestekoak, bai ume euskaldun gehiago egitea eta bai kontzientzia indartzea.
Euskararen militanterik gabe ez dago etorkizunik. Gai honetan bereziki: Esnatu ala hil! Nire artikulua gaurko @berria egunkarian. https://t.co/DSsHEMd6Au
Arana anaiek, Karmele Erraztik, Txikiak, Txomin Iturbek, Argalak... burua altxa eta egungo PNVren edo Ernairen argitalpenak ikusiko balituzte lotsa sentituko lukete.
Euskal herriaren alde eraiki zutenak oligarkiak bereganatuta bukatu du.
Ikusgarria da, Espainiak batetik eta nazioarteko oligarkia atlantistak bestetik, nola bereganatu eta aldatu dieten izaera PNVri eta Ezker Abertzale ohiari.
Euskal herria salbatzeko eratuak izatetik, euskal herria desagerrarazteko agenda bultzatzera.
Dena ezin da zuritu Xabi. Zipaioen jarduna azken 2 urteetan:
-Poliziarekin euskaraz hitz egin nahi izateagatik isuna
-Xuhar, begi bat galdu
-Amaia, buruan tiroa ta lurrean kolpatu
-Iker, tiroz barrabila galdu
-Aritz, aurpegira tiro, matraiezurra hautsi
-Loiuko jipoiak
Hausnarketatxo gisa: eraikin, karrika eta plazei pertsonen izena jartzeak salbuespena izan behar du eta ez joera orokortua.
Bestelako euskal izendapenak (toponimikoak eta) lehenetsi behar dira.
Libanoko egoera une erabakigarri batera heldu dela dirudi. Argi dago gobernua potentzia inperialista arrotzei salduta dagoela eta erresistentziak, arrakasta izatekotan, Libanon bertan politikoki eta militarki nagusitu beharko duela.
Euskaltzale batzuek 'Gure Txokoak' app eta webgune zoragarria sortu dituzte, euskaraz lasai aritu ahal izango garen taberna, jatetxe, denda, zerbitzu, areto, gaztetxe eta abarrak jasoz.
Zabalduuuu...
Webgunea: https://t.co/aQsv7TDBRj
App-a: https://t.co/J2hz9xSiDe
Zentzu horretan aipagarria da MSk berriki Ernairi "nazionalismoan sakontzea" leporatu izanak ez duela inolako higadurarik eragin Ernain.
Alderantziz, itxura nazionalista agertzeko hautuak erreferentzialtasuna eta babesa areagotu dizkio Ernairi.
Ernaik Sortu-Bilduren estrategia integrazionista estaltzeko funtzio folklorikoa betetzen duela pentsatzen darrait.
Baina arrakasta profil abertzaleak ematea faktore itxaropentsua da, kontzientzia eta sentipen abertzalea gazterian eta herrian egon badagoela islatzen duelako.
Ernaik profil abertzalea agertzen duenean lortzen du euskal gazterian eta euskaldungoan babesik handiena.
Aldiz, posmokeria transekin babesik txikiena eta aurkakotasun handiena.
Eta Bilduren eta bere asimilazioaren menpeko agertzen denean, indiferentzia handiena.
@ibonleibar@arranomendi@izar_gorria Hori argumentu oso eskasa da Txinbo. Neska bat parrandara bi aldiz irten eta erasorik ez jasotzeak eraso sexistak existitzen ez direla esatea bezala. Galdera bat egin du eta erantzuna argia da. Ez da zilegi egunero lapurretan ibiltzea, eta batzuk badabiltza.
Mikel Oiartzabalen argazkia, maite duen neskarekin eta bien niniarekin, berez oso ederra litzateke.
Espainiar estatu okupatzailearen kamisetak jantzita egitea da, noski, abertzaleoi lotsa eta nazka ematen diguna.
Asimilazioari ez!
Altxa Euskal Herria!