"Euskal kultura indartzen zinez ahalegiten ez duenak, euskalduna defentsa gabe uzten du eta Euskal Herria saldu. Euskal Herriak ez du euskara bakarrik behar. Behar duena kultura bizkorra da, euskaraz. Kulturarik ez, herririk ez: zentzu politikoan ulertzen dugu, ez metafisikoki"
@dantzan 90. Hamarkadan, Baztango mutildantzak ikasten egon nintzenean, hango plazan dagoen sozietatean bazkaltzen giñela, almutea atera zuten eta baita dantzan ibili ere.
Esan zutenagatik, errotetan irina neurtzeko erabiltzen zen egurrezko kutxa da. 1,37 kgren baliokidea da almutea.
@gaizkaranguren@labrit_net Honen harira, nire ama zendu zenean osabak amaren gertukoekin zein nolako ikuspegia zuten grabatzea “gomendatu” zidan. Helburua, ondorengoentzako amamaren irudi osatuago bat izatea.
Lan ederra. Atzera begirada terapeutikoa eta seme alabentzako altxor bat.
@oaraolaza Irakurri, filosofia lehen lerrora ekarri, elkar zaintza berreskuratu……
….bizitzan baliorik ez dituzten gauza guzti horiei merezi duten balorea eman.
Adibidez…
@GoizaldeL @berria Bai, gu ere han izan ginen beste dinosauro batzuk.
Gaztez inguraturik eta sentsazio berberarekin; ez gaude hilak. Goldearen indarraz, lurretik mundura abiatzen den adierazpen fresko eta nortasunez beteriko gazte euskaldunen taupada izan zen. Terapeutikoa
Nafarroan milaka herritar eskubideez gabetzen jarraitzeko prest, baina Asturiesen ofizialtasuna aldarrikatzen. Zergatik @PSNPSOE ? Botoen arabera erabakitzen al da oinarrizko eskubideen aitortza? Lotsagarria!
@borjacobeaga Noberak norberaren buruaz barre egitea sanoa da, derrigorrezkoa. Baina, beste batek zutaz barre egiten duenean, bulling eta antzerakoak datoz, Euskaldunak ez direnak euskaldunetaz barre egitea inposaketa da. Borja, zu euskalduna zara?