Gaurkoan Berriozarren batu gara, azken asteetan, Ernairen aurka martxan jarritako operazioa salatzeko.
Askatasunaren eta konponbidearen aurka emandako eraso larri hau salatzeko, aurrera urrats bat emango dugu Apirilaren 17an.
✊🏻Batu mobilizaziora!
Gaur torturaren aurkako eguna da. Hamarkadetan estatu egiturek sostengatutako praktika honek, helburu argia zuen, askapen mugimendua desagerraraztea.
Egia argitara eramateko garaia da, aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak exijitzen ditugu.
Sinple bezain tinko, etxean behar ditugu behin betiko.
Larunbatean Euskal Presoen kontrako salbuespen politikaren kontra atera ginen kalera. #Etxera#GazteonZuekin
🗣️ Nazionalismoaren historia kontatzeko orduan emakumeen presentzia hutsaren hurrengoa zela jabetuta heldu dio bere ikergaiari Maddi Alberdi @ParteHartuzEHUko ikerlariak. «Gurea ez den diskurtso bat barneratzen eta onartzen dugu».
@gurutzeizagirre
https://t.co/aZjof4DSrL
❗️Epai batek arrazoia eman dio Ernairi Ertzaintzaren aurrean, isunak kenduz edo murriztuz https://t.co/4MwrDKOv85
Proportziorik eza eta partzialtasuna egon zirela frogatzeko gazteen defentsak erabili zituen argudioak onartzen ditu epaiak
✍️ @nerealauzirika
Azaroaren 28ko epaiketaren sententzia heldu da. Epaiak, Ernairen aurka operazio bat martxan dagoela aditzera ematen du.
Prozesu judizialak jarraitzen badu ere, epai honek posizio egoki batean kokatzen gaitu. Bihar goizeko 10.30etan agerraldian zehaztapen gehiago emango ditugu.
Zabaltzen goaz. Gehiago gara orain. Ihaurtzen ari gara. Gu denok gara.
Anbizioa eta konfiantza. Gugan sinestea.
Urrun iritsi gara, eta askoz urrunago helduko gara.
🌷Ihaurri gara. Ikama gara.
Hasi dira epaiketak.
Eusko Jaurlaritzaren praktika auzitan jarri eta gazte independentiston eskubide zibil eta politikoak defendatzera etorri gara Gasteizko Justizia Jauregira.
#AurreraGoaz
Gaur hasiko dira auzitegietan aztertzen @ernaigazte|k Jaurlaritzaren kontra jarritako helegiteak. Euskal Herria askatasunera eramango duten belaunaldiek bidelagun izango gaituzte.
#BatEginez INDEPENDENTZIARA! ✨
Bihar epaitegietan borroka kapitulu berri bat idatziko dugu.
Epaiketen ondorioa jakiterik ez badugu ere, auziaren berri eman genuenetik 7 hilabete pasa diren honetan, argi esan dezakegu: Ez dago gazteria independentista gelditzerik, aurrera goaz!
#BatEginezIndependentziara
Biharkoa egun señalatua da euskal gazteontzat, bihar Eusko Jaurlaritza epaitegietara eramango dugu.🏛️
Gazte antolakuntzaren aurkako eraso neurrigabearen aurrean, ozen esan dugu ez gaituztela geldituko, ezta kikilduko, eta epaitegietan ere hala egingo dugu.⛓💥
Aurrera goaz!💥
Autodefentsa feministaz armatu gaitezen, eguneroko lan eta borrokaz sistema aldatzeko. Indarkeriarik gabeko herri aske bat behar dugulako.
Gaur kalera.
https://t.co/Tm0vtKPlrL
Autodefentsa Feministaz
#ArmatutaGaude
Badago janaria eskatzen dutenen ilaran egotea baino miseria eta zoritxar handiagoa: janaria eskatzen dutenei irainka ari direnen ilarakoa izatea. Hori bai desgrazia. Beraiengatik ere jarraituko dugu mundu honen miseriei aurre egiten.
Donostiako Udalak Kaleko Afari Solidarioak debekatzeko erabakia hartu du gaur, hona hemen beraien erantzuna:
«KASek ozen helarazten du kaleko afari solidarioekin jarraituko duela»
Biba zuek, elkartasuna ez da delitua! ✊🏽
Delinkuentzia da etxebizitza eskubidea ukatzea. Delinkuentzia da gosea, hotza eta kale gorria. Eta delinkuentzia behar luke izan elkartasuna debekatzea.
Iparra guztiz galduta.