Aste honetan Parisen gaude Wikimania 2026 konferentzian. Wikimedia mugimendua indartuz, mundu osoko wikilarien artean sinergiak sortuz eta bide batez euskaraz egiten ari garena erakutsiz.
#wikimania2026paris
Selektibitateko Euskara azterketen aferan, Joxerramon Bengoetxeak zuzentzaileen lana babestu du: ยซUnibertsitateko kide guztien profesionaltasuna defendatuko dugu, baita gure autonomia ereยป.
https://t.co/xtOqK3a0y5
Zenbaki baskoniko baten lehenbiziko lekukotasuna izan daitekeena aurkitu dute Irulegin.
Zeramikazko ontzi batean topatu dute: ยซabaลยป jartzen du, eta ยซhamarยป zenbakiarekin lotu dute.
Aurkikuntza oso garrantzitsua da baskonikoaren eta iberieraren artean loturarik dagoen jakiteko.
Txikipediak beste etapa bati ekin dio, ยซikaskuntza esperientzia aberastekoยป. Gaztetxoentzako euskarazko entziklopediak 10.000 artikulu biltzea lortu du. Azala eta nabigazio sistema berritu dituzte. https://t.co/rcpJMpcJ1z
๐ญ๐ฐ| Iragan abuztuan, James Ling Cheung hong-kongdarrak manga eta komiki denda ireki zuen Tolosan, bi urteren buruan euskarazko C1 hizkuntz-eskakizuna lortu ostean.
Mangaz, bezeroez eta hizkuntaz hausnartu du @euskadi_irratia-n. ๐๐ผ
Gaur duela 46 urte Martin Zabaleta hernaniarra Everesteko gailurrera iritsi zen Pasang Temba sherparekin batera, euskaldun batek munduko gailurra zapaltzen zuen lehen aldia. Ikurrinaren argazkia eta Martinen ยซGora Euskadi Askatuta!ยป gure herriaren historiaren parte dira ordutik.
Sir David Attenboroughek 100 urte bete ditu gaur.
Hamarkadaz hamarkada ehundaka dokumental basabizitza erakusten.
Eskerrikasko eta Zorionak!
๐ชด๐ซ๐๐๐ชป๐๐ง
Gaur duela 89 urte, frankisten aginduak jarraituz, nazien Kondor Legioak eta italiar faxisten Aviazione Legionariak #Gernika bonbardatu zuten ehunka hildako eta zauritu utziz eta eraikinen %85 erabat suntsituz.
Astelehenero bezala merkatu eguna zen herrian.
#Gernika89
Rino Matarazzo balkoira irten eta eman nahi zuen diskurtsoa Euskaraz eman du %100 -ean.
Realzaleez gain, euskaldun guztiak ere poltsikoratu ditu.
ESKERRIK ASKO, Matarazzo!
Zorionak, Reala!
#EuskalHerrianEuskaraz
"Garaipen hau Michael Goolaertsentzat da, nire taldekide ohiarentzat (duela 8 urte Paris-Roubaix-en hil zen). Ordutik hona nire helburua Michael eta bere familiaren alde zerura hatza seinalatzea izan da"
#ParisRoubaix
๐ฅ๐ญ๐ผ๐ฟ๐ถ๐ผ๐ป๐ฎ๐ธ, ๐๐๐๐ธ๐ฎ๐น ๐๐ฒ๐ฟ๐ฟ๐ถ๐ฎ! ๐๐๐ธ๐ฒ๐ฟ๐ฟ๐ถ๐ธ ๐ฎ๐๐ธ๐ผ, ๐๐๐๐ธ๐ฎ๐น ๐๐ฒ๐ฟ๐ฟ๐ถ๐ฎ!
Zuei esker EUSKARA GARA eta IZANGO GARA!
https://t.co/FmrC9WZTHo