«Hizkuntzalari amateur» gisa definitzen du bere burua Youssef Tamerrek. Egipton bizi da, Bigarren Hezkuntzako azken urteari ekin berri dio, eta zazpi hizkuntza darabilzki ahotan. Azkena, euskara.
@olatzesteban
https://t.co/ZATrbwMHX7
Txinako Gobernuak erabakita, hemendik aurrera, adingabeak hiru orduz soilik jolastu ahal izango dira bideo-jokoetan astean. @olatzesteban-ek adituekin hitz egin du neurriaren inguruan.
https://t.co/gVwsBs1H2m
Ateak itxita bada ere, Ordiziako Ardi Latxa gazta txapelketak ez du hutsik egin aurtengoan ere. 45 gazta aurkeztu dira, iaz baino 2 gehiago. @berria@Ordiziako_Udala
Hunkituta jaso du saria Goiburuk. Hirugarren belaunaldia Ordizian garaile. Aitonak eta gurasoek jantzi zuten txapela aurretik. Laugarren txapela da gaurkoa Segurako gaztandegiarentzat. @berria
🗣 @esticuriel: «Ni naiz pertsonaiak lotzen dituen haria». Amatasunaz, heriotzaz eta familiaz gogoeta egitera eramaten ditu ikusleak ia oharkabean, umorez jantzitako '35 Huts' bakarrizketan. Gasteizen izango da ostegunean, Oihaneder Etxean.
@olatzesteban
https://t.co/krzOpPbfBe
🗣 @URMUGA2021 amaitu zenetik, lehen aldiz elkartu dira Felipe Uriarte (Pasai Donibane, Gipuzkoa, 1944) eta Migel Zeberio (Tolosa, Gipuzkoa, 1966). Egitasmoaz aritu dira, kulturaz eta sekula elkarri esan gabekoez.
@olatzesteban
https://t.co/5TKS7iQTf0
Garbitokiak emakumeen lantoki, elkartoki eta informazio gune izan ziren mendez mende. Asko berreskuratu egin dituzte, eta historia horren berri ematen dute. @olatzesteban-ek bildu ditu batzuk.
https://t.co/LKd9jyGKu2
Bisitarietzat ekainean ireki zituen berriro ateak @albaola-k. 'San Juan' baleontziaren kanpoko estaldurarekin ari dira lanean. Hezurdura amaituta, goialdeko azken zatia falta du estruktura osatzeko: kanpora irtengo da horretarako.
@olatzesteban
https://t.co/EO2006W1tu