Selektibitateko euskarako azterketarekin jazo diren gertakarien harira, etzi elkarretaratzeak egingo ditugu.
Euskararen aurkako erasoaldia eta hezkuntza sistemaren elitismoa salatzen ditugu. Are gehiago hainbat alderdi eta komunikabideren euskararen aurkako kainpanaren aurrean.
📽️ 'MANADA' KASUA: 10 URTE GEROAGO
Aurtengo sanferminetan beteko dira hamar urte bost gizonek emakume bat taldean bortxatu zutenetik.
Indarkeria matxistaren aurkako borrokan inflexio-puntu izandako 'Manada' auzia gogora ekarri dugu, 12 minutuko bideo-erreportaje honetan.
𝗚𝗔𝗭𝗧𝗘 𝗧𝗢𝗣𝗔𝗚𝗨𝗡𝗘 𝗦𝗢𝗭𝗜𝗔𝗟𝗜𝗦𝗧𝗔
Gazte langileok sozialismoaren norabidean indarrak batzeko asmoz, eztabaidarako, hausnarketarako eta komunitate politikoa eraikitzeko #tpgnsozialista antolatu dugu.
🗓️ Urriak 9-12
📍Elizondo
Dagoena onartu ala borrokara batu!
Otegiren gezurren aurrean, argipen batzuk gaiaren inguruan interes erreala duzuenontzat: “Por lo que le dicen” ez omen ditugu arauak betetzen, ez omen baikaude protokolo feminista onartzeko prest. Hori bada benetan duten argudioa, presta diezagutela txosna.
ETXEGABETZEA GELDITU DUGU
Jende mordoak erakutsi duen elkartasunari esker, etxegabetzea gelditzea lortu dugu.
Alokabidek familia zaurgarri bat etxegabetu nahi zuen, inongo alternatibarik gabe. Etxebizitza-sistema publikoak ez lituzke behar handiena dutenak kanporatu behar.
ADI 🔴 Alokabidek indarkeria matxista jasan duen emakume bat eta bere bi semeak etxegabetuko ditu bihar Elorrion.
Etxegabetzeri aurre egin eta familiari babesa adierazteko:
📅 Bihar, ekainak 9
⏰ 09:30ean
📍 Lourdesko Auzunean (Elorrio)
Txosnetako betoaren inguruko pintada hau agertu da Gasteizen. Ondoan, kolore berdinarekin, ernaikoa... Gero "betorik ez dagoela" esango dute, eztabaida uxatzeko helburuarekin. Azpijoko zikina eta sektarismo hutsa.
Jaurlaritzaren kriminalizazioa jasaten ari garen hainbat eragilek batera manifestazioa deitu dugu eskubide zibil eta politikoen alde. Ekainak 20 Bilbora!
Una cosa es cagarla ayer con la sectariada de vuestro logo, que como dejan ver las imágenes no representaba a una decima parte de la gente. Pero ya el colmo es echarle la culpa el resto.
Decidisteis que no entrabais en una pancarta que pone "Antifaxistei zigorrik ez".
⚠️ [EGUNERAKETA] 28 atxilotu Iruñean, Vito Quilesi aurre egiteagatik
Etengabe sartzen ari dira jendea komisariara, urriaren 30eko gertakariengatik deklaratu dezaten; gutxienez ikastetxe batera sartu da Polizia, ikasle bat atzemateko
https://t.co/9iNhT19WkK
🚨Adi!
Vito Quiles probokatzaileari aurre egiteagatik atxiloketak Iruñean. Atxilotuen berehalako askatasuna exijitzen dugu.
Errepresioaren aurrean, klase elkartasuna!
Badator Durangaldeko Gazte Sozialiston Martxa!!!🔥
Uztailak 14, 15 eta 16. Elorrion hasi, Abadiñotik pasa eta Otxandion bukatuko da. Gorde datak eta animatu!!!
Ehundaka pertsona bildu gara gaur Elorrion gaztetxeen aldeko borrokan berretsi eta gaztetxeen aurkako ofentsibaren aurka!
Oraindik ere asko dugu egiteko, ateak bultzatzeko, gazteak antolatzeko eta garaiak exijitzen duenaren aurrean kontzientziak pizteko.
Gaztetxeak aurrera!