Kolonoak ez lirateke hainbeste eta hain boteretsuak izango euskaldunon artean hainbeste kolabo, morroi eta koldar ez balego.
Hau Bilduren ardura da eta barkaezina da.
@iiurrebaso@berria Ez zait errealista iruditzen beste olatu euskaltzale handi bat abiatu nahi izatea, aldi berean nazio askapen borroka indartsu bat egon gabe.
Hori da 60. hamarkadarekin dugun alde handienetakoa: euskararen aldeko mugimendua fronte kulturalaren parte zen, ez zen ezerezetik atera.
AZKEN ORDUKOA: bi atxilotu Bizkaian Irani eta Palestinari elkartasuna adieraztearren eta gatazkei/gudei buruzko hesi informatiboa hausten saiatzearren. Entzutegi Nazioalerako bidean dira, atxilotuta.
ATXILOTUAK ASKATU!!
"Zure seme-alabek zure hizkuntza hitz egitea nahi baduzu, ziurtatu haurtzaroa hizkuntza hori hitz egiten duten eta eguneroko bizitzako hizkuntza normala duten beste haurrekin igarotzen dutela."
Fishman , J. A. (1996)
Haurrak egin eta euskal kontzientzian hezten baditugu: etorkizuna eta indarra.
Heziketa okupatzaileen (haien eskolen, telebisten, hedabideen, sareen,...) esku uzten badugu: asimilazioa.
Haurrik ez badugu: estintzioa.
Eta hau, gure esku dago.
Irakurtzekoa. 👇
"Asko hitz egiten da immigrazio berria integratzeko beharraz, eta oso gutxi gure haur eta gazteen desintegrazio linguistiko eta kulturalaz. Izan ere, haur eta gazte horiek gehienbat gaztelaniaz ari dira sozializatzen. Haientzako neurri espezifikoak ere hartu beharra dago."
Gaur dela 53 urte erail zuten espainiar zakurrek Eustakio Mendizabal "Txikia" abertzale, euskaltzale, iraultzaile eta gudari handia.
Gure haurrek biharko ikastoletan bere izena kantatuko dute.
Beti Euskal Herriaren gogoan eta bihotzean! 🌹
Ondo dago jakitea euskararen aldeko mugimenduentzat euskara ez dela euren borroketan lehentasuna izango.
Gauzak pixkanaka bere lekuan jarriko direla jakitea beti da berri on bat.
Ehunka behatoki, unibertsitate paper, hausnarketa politiko eta eztabaida pseudointelektualekin turra emango digute datorren hamarkadan hau zergatik gertatu den “aztertzeko”, gertatu dena guztiok ezagutuko ez bagenu bezala.