🗺️1936ko irailaren 18an, kolpistek Usurbil okupatu zuten. Urteurrenaren harira, @usurbil1936 ko kideek Gerraren Memoria Ibilbidea gidatuko dute.
8 geldiunetan, urteetako ikerketa, datu, dokumentu eta testigantzak partekatuko dituzte.
📅 Irailak 6
🎟️https://t.co/KpdM8QX3qX
François Inchaustirekin egon gara. Inazio Intxausti Azurza kalezartarraren semea. Inazio Gudaria izan zen. Gernikan, Otxandion... Estatu frantsesera ihes egin eta errefuxiatu-esparruetan eduki zuten. II Mundu-Gerran naziek atxilotu hartu zuten.
https://t.co/ztqUfqh2Gy
💥 'Atzera begira, Dinamitarekin'
1936ko gerraren 90. urteurrenaren harira, Bretxatik Amarara egingo dugun ibilaldian Donostiako gerra eta erresistentziaren historia ezagutuko dugu, Dinamita Tour egitasmoaren eskutik.
✍️ izena eman!
https://t.co/aMRBGsFlMi
Gaur lehen bisita egin dugu gazteleraz. La de hoy ha sido la primera visita en castellano. Gracias a todos! @usurbil1936#Memoria#Reparación#Justicia Para más información: https://t.co/1Qg0BMxNCr
FUSILATU “BERRI” BAT, ZORTIZIGARRENA, DOKUMENTATU DU USURBIL 1936 ELKARTEAK
Txikierdiko Elor eremuan exekutatu zuten Domingo Hernandez Ramirez. Donostiarra zen, errepublikazalea eta alor sozialean oso inplikatua.
Gaur, apirilak 29, Alemaniatik etorritako talde batekin egin dugu herriguneko Oroimenaren ibilaldia. Hirugarren aldia da, Ingo Niebel historialariaren eskutik, Partizan bidaia agentziaren bidez Euskal Herria ezagutzera etorritako bisitariekin topaketa berezia egin dugu. #memoria
Usurbilen, 1931ko apirilaren 17an, Espainiako Errepublikaren aldarrikapen ofiziala eta gero, nazionalistek Euskal Herriko eskubide historikoak baieztatu zituzten. Iberiar errepublikekin konfederatutako Euskal Errepublikaren eraketa erreklamatu zuten. #usurbil1936#errepublika
Usurbilgo frontea erori. Lubakiak abandonatu, Mendizorrotz mendia galdu. Usurbilgo herria defentsarik gabe geratu zen. Golpistek aurrera egin zuten. Amets gaiztoa gainean zen...
Usurbilgo frontea erori. Lubakiak abandonatu, Mendizorrotz mendia galdu. Usurbilgo herria defentsarik gabe geratu zen. Golpistek aurrera egin zuten. Amets gaiztoa gainean zen...
1936ko errelatu ofizialetatik haratago gertakari asko eman ziren, tartean Kalezar auzoan Maria Pilar Maizek kontatu diguna "Gatazka pasa ondoren konbentuko monjek asko aipatzen zuten gorriak izan zirela konbentua defendatu zutenak" ikusi bere testigantza👇
https://t.co/cPzXWr0Ry0
"Begoñako elizan babestuta zeudela, inoiz alabarik izaten bazuen izen hori jarriko ziola promes egin zuen" eta bete zuen bere promesa. Luciano Arriaga gudariaren alaba Ɓegoñak kontatu dizkigu bere aitaren ibilerak... 👇
https://t.co/ckOkJlvoaZ
Bautista Aginagarekin batera fusilatu zuten Meagan Pedro Mari Agirre Gallastegi. @usurbil1936 ren ekimenez omenaldia egin zitzaien biei 2022. urtean. Orain Huegun Agirre sendiaren testigantza webgunera ekarri dugu: https://t.co/9lKVBVIoCe
Espainiar Estatuan estatu kolpea eman zenetik 89 urte betetzen diren honetan, osteko 1936ko gerrak Usurbilen utzitako oinazea biltzen jarraitzen dugu. Oraingoan fusilatu zuten Juan Bautista Aginagaren hiloba Maria Luisaren testigantza bildu dugu webgunean: https://t.co/zCAhroU26G
Gerraren Memoria Ibilbidearen bisita gidatua egin genuen atzo. Hain zuzen, jarduera #GeroBatGaurdanik elkargunearen topaketen barruan dago, eta hogeitik gora lagun batu ziren. Hala, etxe eta kale esanguratsuak erakutsita pasarteak kontatuko genituen totemen bidez. #usurbil1936