Egun hauetako Alarma gorria egoeragatik eta muturreko beroagatik, udako solstizioko suak piztea DEBEKATUTA udalerri osoan. Herriko plazako Alamartxo gauaren ekitaldi kontrolatua bakarrik baimenduko da, eta 22:30ak aldera piztuko da bertan sua. Zentzuz jokatu!
BERTSO GARBITZAILEA
Bertsoa, antzerkia eta umorea uztartzen dira bi bertsolarik eta antzezle batek osatutako saioan.
Herriko haurrak eta familiak bertsolaritzara hurbiltzea du helburu saio jostagarri honek.
📷 Ekainak 20, larunbata
📷 18:30ean
📷 Herriko plazan
Ekainaren 23an, asteartearekin, ospatuko dugu urtero bezala udako solstizioaren festa.
Egitaraua prest dago eta azken urteetan bezala, plazan afaltzeko mahai eta aulkien eskaerak nola egin ere albiste honetan irakur dezakezu:
https://t.co/xXsodk8RYH
ZAINTZAK ERDIGUNEAN JARTZEKO ESPERIENTZIA EZAGUTZEKO AUKERA
📷 EkainaK 16, asteartea
📷 18:00etan
📷 Udaletxe azpiko Topalekuan
Antsoainen martxan jarritako jantoki komunitarioaren eredua eta haren inguruan garatutako zaintza komunitarioko estrategia izango dira ardatz.
LAZKAOMENDIRAKO BIDEA, LANENGATIK ITXITA
Etzi, asteazkena, ekainak 10, Lazkaomendirako bidea itxita egongo da goizeko 9:00ak eta arratsaldeko 18:00ak artean.
Olaldetik Bianda (Miranda) baserrirako tartean bazter-babesa (quitamiedosa) instalatuko da.
https://t.co/WrYwT2YEp6
BIHAR, OSTEGUNA, UDAL ZERBITZUAK ITXITA
Ekainaren 4rako greba dago deituta udal administrazioan, Udalhitz hitzarmena berritzeko negoziaketak tarteko.
Zaldibiako udal langileek bat egin dute deialdiarekin eta, beraz, eten egingo dira udaletxeko, kultur etxeko eta brigadako lanak.
Egutegiak dakarrena: 2026ko EKAINA
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira ekainean. Jarraian guztien bilduma.
https://t.co/cDoVUq5mGR
Hosto, paper, kaxa, botila eta abarrez beteta agertu da udaletxeko komun publikoa. Ondorioz, itxita egongo da datozen egunetan. Zaldibiako Udalak onartezintzat jo ditu horrelako jarrerak eta herritar guztienak diren azpiegiturak errespetatzeko deia egin du.https://t.co/XhRlT8iCh3
Saturdiko Festa, larunbatean.
Aurten, maiatzaren 23an, larunbat arratsaldean ospatuko da jaia, eta auzoko gazteek arratsalde-iluntze parterako egitaraua antolatu dute. Irudian duzue egitaraua.
**LGBTI+FOBIAREN AURKAKO AUZOLANA
“Jolasa plazara” ekimenaren barruan, aurreko astean egitekoa zen jarduera, maiatzaren 17ko nazioarteko eguna aitzakia hartuta, eguraldi txarragatik atzeratu egin zeen. Data berria: maiatzak 22, ostirala, 16:15ean plazan https://t.co/f5IjIWIJJh
Haur, gazte edo heldu, musikara gerturatu nahi duten herritarrentzat Zaldibian bertan eskaintzen ditu ikastaroak Ordiziako Musika Eskolak. 2026-27 ikasturterako izena emateko: Bihar, osteguna, 16:00etatik 18:00etara, Zaldibiako Kimuene kulturgunean. Info: https://t.co/m85v4I5dGS
Trafiko Oharra: Maiatzak 16, larunbata
Bihar, larunbata, Zaldibiako Mendi Lasterketa dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondoren zehaztutako ordu eta eremuetan.
https://t.co/2jGlMnNvvA
⛰️AUSA-GAZTELU SARI BEREZIA @basabe_garagardoak
🔹Bi lasterketetako lasterkariak kontuan hartuta, Olakosaitik hasi eta Ausa-Gazteluko puntara igoera denbora gutxienean egiten duena sarituko da!!
🔸Emakumezkoetan igoera azkarrenari
🔸Gizonezkoetan igoera azkarrenari
Hemen⏱️ ORDUTEGIAK eta ⚠️ DERRIGORREZKO MATERIALA!! (Kontrola egongo da)
Mendia eta gure burua zaintzea ezinbestekoa da!!😌
🔸15K
🔹Edalontzia edo Solf flask
🔸28K
🔹Edalontzia edo Soft flask
🔹Euritako jaka
Bihar, osteguna, itxita egongo dira udaletxea eta udal liburutegia
EAEko udalek urte asko daramatzate lan baldintzak hobetuko dituen akordiorik gabe. Zaldibiako Udalak bat egin du baldintzak hemen erabakitzearen alde maiatzaren 14rako deituta dagoen greba orokorrarekin.
Euskaberren ARRAUTZAREN ERRONKA!!🥚🥚
🟢 Irteeran arrautza hartu eta lehen tontorrera, Ausa Gazteluko puntara, osorik eramaten duten lasterkarien artean URTE GUZTIRAKO ARRAUTZEN SARIA zozketatuko da!!
2 lasterketetako lasterkariek parte hartu ahal izango dute!!😉
Animatu!!
Berriro ere gure laguntzaile nagusiei eskerrak eman beharrean gaude!! LAGUNTZA HAU GABE EZ ZEN POSIBLE IZANGO lasterketa hau antolatzea!! ESKERRIK ASKO Orkli, @euskaber , Mugertza, Ampo, Irizar eta Zaldibiako Udala!!
Maiatzaren 15ean, ostiralean, Baserritarren eguna ospatzeko bazkaria antolatu da Illati tabernan, 14:30ean. Tikeak Illatin bertan 30 euroan. Txartela erosteko azken eguna: maiatzak 14, osteguna.