Gipuzkoako Batzar Nagusietara iritsi da baserritarren traktore martxa. 200 bat lagun zituzten zain. Ordezkari politikoei zortzi orriko aldarrikapen zerrenda bat emango diete. Azpimarratu dutenez, eskera horiek lurraldeko arazo zehatzekin dute lotura. @berria
๐ข Klima eta natura krisiari buruzko podcasta abiatu du BERRIAk: #Kinka. Lehen saioan, @ekotopaketak izan ditu hizpide @nagorearin gidariak. Hiztegian, 'tipping point' direlakoak, eta aholkuen atalean, ura, @olatzartola eta Gorka Egia bidelagun! ๐ฆ
Entzun: https://t.co/IeUgkTXULt
Amagoia Mujika Tolaretxipi BERRIAko zuzendariordea Polonia eta Ukraina arteko mugan da, Ukrainako errefuxiatuen berri handik bertatik emateko. Kalitatezko kazetaritza sustatu nahi baduzu, egin BERRIAlagun https://t.co/6citMricg7 #ZukBadakizulako
@LABsindikatua -k ordubete inguru "okupatu" du @ADEGI -ren egoitza. Ertzaintza iritsi eta, sindikatuko eta patronaleko arduradunekin hitz egin ondoren, eraikina hustu dute, modu baketsuan.@berria
@LABsindikatua -ko dozenaka lagun bildu dira @ADEGI -ren egoitzan, eta hogei bat sartu dira barrura. Jose Miguel Aiertza patronaleko zuzendari nagusia sarreran dago. Pegatinaz bete dituzte paretak eta tentsioa sortu da, baina ez da istilurik izan. Ordu erdi daramate. @berria
@LABsindikatua -k aldarrikapen eguna du gaur, lan erreformaren aurka. Ekintza ugari antolatu dituzte Hego Euskal Herriko lantokietan. Gipuzkoan, besteak beste, Adegi patronalaren egoitzara sartu dira. Txistu eta oihu artean afixak bota dituzte @berria
Duela 50 urte, gaurko egunez, frankismoak epaitegi militar baten aurrera eraman zituen hamasei euskal ekintzaile, eta heriotza zigorra eskatu zuen seirentzat. Kontu honetan, txioz txio, denbora errealean kontatua @berria1970#burgos1970
https://t.co/Q9yIh3Uw9l
Zierreko arduraduna, egunkariko orriak osatzen eta berrikusten zituen lankidea galdu du BERRIAk. 61 urterekin hil da Lurdes Huizi, euskalgintzan bide oparoa eginda.
https://t.co/J4hXFRnei0
@gaizkaranguren@ztiari@berria@TrebinuSagardo@Euroregion_naen Agian, Espainian cavari boikot egin ziotenekoa gertatuko litzateke: jaitsi (omen) zirela salmentak han, eta beste herrialde batzuetara esportazioak handitu. Ea sagardogileek zer dioten ๐
@irphstop_gpzkoa Arrazoi: ez zenuten baliogabetzea eskatu. Guk aipatu dugu baliogabetzea espero zutela kontsumitzaileen elkarteek, oso zabalduta zegoen ustea zelako โzuzenagoa izango zen zehaztu izan bagenu interpretazio oker batean oinarrituta zegoela uste horiโ. Mila esker zuzenketagatik.
Eitzagako bizilagunek Euskal Herri osotik jasotako babesa eskertu dute, eta neurriak eskatu dituzte halakorik berriro gerta ez dadin. "Informazio zehatza eta gardena nahi dugu". Azterketa medikurik ez dietela egin salatu dute. #ZaldibarArgitu@berria
Luiziaren paretik pasatu da pankarta. Grua batzuk ikus daitezke errepidean lanean. "Urkullu non zaude?" eta "Zaldibar argitu" oihuak. #ZaldibarArgitu@berria
Manifestaziotik ikus daitezke zabortegiko keak. "Herriak ez du barkatuko oihuak". Turuta hotsak eta txaloak, luizian desagertutako bi langileen senideentzat. Haiek daramate pankarta. #ZaldibarArgitu@berria
Ehunka lagun Ermuan, Zaldibarreko zabortegian gertatutako argitzeko eta erantzukizunak eskatzeko martxan. Eitzaga auzoan bat egingo dute Eibarreko eta Elgetako zutabeekin. Udaletxetik pasatu berritan, ate joka hasi dira herritar batzuk. #ZaldibarArgitu@berria
Zutabeak Artzain Onera iristen. Jendetza zain. Laster abiatuko da Donostiako manifestazioa. Igor Arroyo (@LABsindikatua): "Hemen dago herria" #U30GrebaOrokorra@berria
Manifestazioa hasi aurretik, San Martin mekatuak duen itxura. Kanpoan, Fnac zabalik, Zara itxita (barruan lanean). Erdiguneko kaleetan, denetik, baina, bereziki, dendak irekita. Piketeak ateetan. Batzuk ixten, gehienak ez. Merkatuko ateak itxi dituzte. #U30GrebaOrokorra@berria