EAJko eta EH Bilduko udal taldeen izenean, Ana Azkoitia alkateak eta Asier Altuna zinegotziak hartu dute parte Foruen abolizioaren eta Alkateen Mugimenduaren urteurrenen harira Bergaran izan den ekitaldian.
Euskal Herriko Gazte Orkestraren kontzertu bikaina, Unai Urrecho zuzendari gonbidatuaren gidaritzapean.
EGOren 2026ko Udako Topaketaren kontzertu-birako bigarren hitzordua izan da gaurkoa.
Laugarrenez jantzi dute Azkoitiko palistek Gipuzkoako Herriarteko txapela, eta Udalak harrera beroa egin die gaur. Ana Azkoitia alkateak, hainbat udal ordezkari bidelagun, udalbatza aretoan hartu ditu protagonistak herri osoaren izenean zoriontzeko. https://t.co/p9Olqo1p0J
OHARRA Bihar, San Joan bezperan, Azkoitian su bakarra egingo da, Balda plazakoa. Egun hauetako bero boladak, Udala prebentzio neurriak hartzera bultzatu du, eta ondorioz, auzoetan eta landa eremuan sua egitea debekatu du. https://t.co/SX0qFXS2yg
Udalak erraldoi-pilotarien gomazko erreplika txikiak egin ditu eta larunbatean jarriko ditu salgai "Pelotai Eune"-kin bat eginez, eta herriko pilotarien omenez.
Erraldoi txikiak Herriko plazan jarriko dira salgai 11:30etik 13:00era bitartean. https://t.co/p7T4KvnQQu
[ARGAZKI BILDUMA] Ikastolako LH6. mailako ikasleek Aiora Renteriaren bizitzan oinarritutako pastorala sortu dute. Goizean eskaini dute aurreneko emanaldia Baztartxon, eta 18:30ean izango da bigarren saioa. #Azkoitia
https://t.co/BWgFs841hX
🚌Azkoitia-Donostia UK01 autobus linean hobekuntzak egingo ditu Mugikortasuneko foru departamentuak ekainaren 15etik aurrera.
Astelehenetik ostiralera, Azkoititik Donostiara joateko autobusa izango da 21:15ean, eta Donostiatik Azkoitirako, 22:25ean. https://t.co/FkY9c1KXQq
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko egoitzan "Tomás Bilbao por Tatiana Bilbao" erakusketa dago ikusgai, eta bertan Azkoitia presente dago, zehazki, San Martin auzoa eta baita Azoka plaza ere. https://t.co/gQow6xKo7g
Gazteen mailako sari nagusia eman gabe geratu da, eta Naia Arrizabalagak, Oier Juaristik, Judit Eismanek zein Alaine Tenak irabazi dituzte Azkoitia sariak. Hilaren 25ean izango da sari banaketa ekitaldia, Hika bertso saioarekin batera #Azkoitia
https://t.co/yAtv0eLDSs
OHARRA Gaurtik ekainaren 5era bitartean, Beidazar kaletik ezin izango da San Martin auzora sartu, Joakin Egia kalean egingo dituzten asfaltatze-lanak direla-eta. Hori horrela, Nemesio Etxaniz kalea eta Balda kalea norabide biko bihurtuko dira zati batean. https://t.co/OeHXxNLZqK
Epaimahaiak iragarri ditu V. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketako irabazleak. Guztira 14 bertso-sorta aurkeztu dira aurtengo ediziora, 7 helduen kategorian, 1 gazteenean, eta 6 haurrenean. Ikusi hemen saridunak zeintzuk diren: https://t.co/WhEuVOERHn
Xabier Munibe Ikastolako LH4ko ikasleak bisitan izan dira udaletxean. Eskolan “Herria eta Hiria” gaia landu dute, eta udalaren egitekoa eta funtzionamendua ezagutzera gerturatu dira. https://t.co/9ZkLZieYhn
Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkartearen eskutik jaso zuen atzo Arregik Ohorezko Batuta, Legazpin egin zuten Musikaldia izeneko musika eskolen jaialdian. #Azkoitia
https://t.co/SYwBCnDfHj
🎬🎥Udalak Andramaixetako XIV. Laburmetrai Lehiaketan parte-hartzera animatu nahi ditu herritarrak!
Momentuz bi taldek eman dute izena, eta ekimena aurrera ateratzeko, gutxienez lau lan aurkeztuko direla bermatu behar da. Izen-ematea: ekainak 5.
👉https://t.co/PFMm4BQceh
“NIRE Azkoitia” plataforman berrikuntzak egin dira eta formazio saioa eskainiko da maiatzaren 13an. Ordubete inguruko saioa izango da, eta 13:30ean eskainiko da Elkargunean. n merkataritzaren digitalizazioa indartze aldera. https://t.co/KdduORyS4i
Udalak 800.000 euro jarri ditu Txalonerrekako dorre elektrikoa lurperatzeko eta San Martinen aparkaleku berriak eraikitzeko. Irakurri hemen:
👉https://t.co/zKHVX7sppo
San Martinen aparkalekuak eraikitzeko eta Txalonerrekako dorre elektrikoa lurperatzeko partida bana bideratu du udalak. #Azkoitia
https://t.co/86S42VaXET