Ikusiker ikus-entzunezkoen behategiak unibertsitate ikasleen kontsumo joeren inguruko txosten batzuk argitaratu ditu. Datuek erakusten dute gazteek sarri erabiltzen dituztela Tiktok, Instagram, Youtube eta Spotify. #BERRIAikasgela
https://t.co/VNiospv0Td
BERRIAk adimen artifizialaren erabilera arautu du. Arduradunekin hala erabakitakoan baliatu ahalko da, baina betiere egunkariaren irizpideen eta kode deontologikoen barruan, eta ez du giza jarduna ordezkatuko. Estilo liburuan txertatu dute dekalogoa.
https://t.co/REthMjYnHb
.@urtziurkizu BERRIAko kazetariak irabazi du 2025eko Midas saria. Hainbat hizkuntzatan aritzen diren komunikabideen lanari erreparatu izana aitortu dio erakundeak Urkizuri. Midas elkarteak hizkuntza gutxituetan ari diren hedabideak elkartzen ditu.
https://t.co/u3FO8m3Blr
Ondare eta identitate digitala testamentuan jasotzeko aukera proposatzen dute adituek. Hildakoaren borondatea errespetatzeko eta senideei lanak errazteko balio du, besteak beste #BERRIAikasgela
https://t.co/xhFjWRnyCl
BERRIA Ikasgelak sei unitate didaktiko ondu ditu DBHko ikasleentzat. Ikasleen zentzu kritikoa hauspotzeko, komunikazioari buruzko ariketa praktikoak biltzen ditu programa didaktikoak.
@nerenereaa 👇
https://t.co/tJF3JQxghJ
"Jakintzaren arbola", selektibitatean "erortzen" zen eleberri "aspergarri" hori; nola irakurri selektibitaterik ere existitzen ez den garai batean:
https://t.co/IwIbRIrsMd
Pio Barojaren libururik ezagunena, hilabete honetako #Klasikogisakoak atalean
@berria
Askotariko ingurumen inpaktuak adierazle bakarrean integratzeko sistema bat sortu du EHUko Ekopol ikerketa taldeak: Amalur EIS. Euskal Herrian 326 industria azpiegitura aztertu dituzte: Petronor da, alde handiz, inpaktu handienekoa👇
@GorkaBerasategi
https://t.co/wDW9mMqziF
Isabel Mellen eta Virginia Lopez de Maturana historialariek 'Memoria historikoa genero-ikuspegiarekin' gida idatzi dute, xede batekin: «Emakumeak kontakizun historikoan txertatzea eta haien bizipenei eta esperientziei balioa ematea» #BERRIAikasgela
https://t.co/N4wOxdebWR
«Gure hizkuntza eskubideak onartzen dizkigute sekula ez erabiltzeko baldintzarekin» “O libro negro da lingua galega”ren egile @carloscallon-i elkarrizketa 7Kn.
https://t.co/pYLZZfb0T5
GALen garaian Frantziak izan zuen jarrera aztertu du Sylvie Garatek, orduko arduradun politikoei galdetuta. Frantziako Asanblean erakutsi nahi dute filma, ikerketa batzorde bat sortzea bultzatzeko.
Apirilaren 2an ikusgai, France 3 katean. @berria
https://t.co/vydA28jjH7
"Emakumeen auzia are handiagoa da kurduen auzia baino. Gerraren kultura eta gatazka, beste ezeren gainetik, andreen kontra zuzenduta daude. Kultura horren kontra egitea eta ahultzea da borrokaren motorra" https://t.co/KcFe8guRny
🦉 Inauteri garaia da. Besta ez da jai, ordea, batzuen mozorroak bertzeen eskubideak zapaltzen dituenean. Hori gertatzen ohi da inauterietan: zapaldutako kolektiboei buruzko estereotipoak sendotzen dituzte.
Irakurri erreportajea BERRIA #Ikasgelan 👇
https://t.co/ml5bWnlbu3
✍️ Ziur asko, erreportaje, kronika eta elkarrizketak nola egin lantzen ariko zarete ikastetxean. Bada, BERRIA Ikasgelak denon eskura jarri nahi ditu lan horiek! 👉 Bidali zuen lanak martxoaren 31 baino lehen, eta irabazi Otxandio-Oletako Hontza Extrem parkerako sarrerak ikasgelako guztientzat: https://t.co/EEXbbFP2lA